Agrégateur de contenus

Retour Planetaren ordua

Twitter

ZARAUTZEK BAT EGITEN DU “PLANETAREN ORDUA” EKIMENAREKIN

2020/03/27

Zarautzek 2020an ere bat egingo du PLANETAREN ORDUA ekimenarekin. Deialdia,  larunbatean (martxoaren 28a) gaueko 20:30etik 21:30era izango da eta eraikin publikoetako eta partikularretako argiak itzaltzeko eskaera egiten da. Klima-aldaketaren aurkako borroka posible dela ikusaraztea da helburua.

PLANETAREN ORDUA ez litzateke klima-aldaketaren aurkako kanpainarik handiena izango, udalerrien eta udalen laguntzarik edukiko ez balu. Urtez urte, mundu zabaleko hiriek kanpainarekin bat egiten dute bere monumentu eta eraikin nagusietako argiak itzaliz (www.horadelplaneta.es).

Gloria Vazquez (PSE-EE) Agenda 21 eta Ingurumen zinegotziaren esanetan: “COVID-19aren pandemiarengatik bizitzen ari garen egoera zail eta salbuespenezko honen ondorioz, eta dagokion araudia aplikatuta, Zarauzko Udalak erabaki du bertan behera lagatzea udal eraikinetako argiak itzaltzeko aurreikusitako ekimena. Hala ere, herritarrei dei egiten zaie WWF erakundearen proposamen honekin bat egiteko. Herritarrei  larunbatean 20:30ean balkoira irtetea eta beraien mugikorretako linternekin mezu itxaropentsu bat bidaltzea eskatzen zaie, morse kodearen bidez.

Gloria Vazquesen hitzetan: “Parte hartzeko ez duzu morse alfabetoa jakin beharrik. Play Storen edo Apple Storen aplikazio asko daude, eta horien laguntzarekin erraz-erraz egingo duzu”.

Agenda 21eko eta Ingurumeneko zinegotzi Gloria Vazquezek bereak egin ditu WWF elkartearen hitzak: “PLANETAREN ORDUAren espiritua itxaropen bezala izan behar dugu, bateratasun eta lankidetza mezua helarazteko, gizarteak aurrez aurre dituen mehatxu handien aurrean (esate baterako, klima-aldaketa edo naturaren suntsipena)”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010