Agrégateur de contenus
Retour PIANOKO IKASLEEN KONTZERTUA
PIANOKO IKASLEEN KONTZERTUA

2015/02/19
IMANOL URBIETA MUSIKA ESKOLAKO PIANOJOLE GAZTEAK ANDOAINGO PIANO JAIALDIAN
Bigarren urtea da Zarauzko Imanol Urbieta Udal Musika Eskola martxan dagoela. Bertan ikasten duten 22 pianojole gaztek Andoaingo 10. Piano Jaialdian parte hartuko dute lehendabiziko aldiz. Aurten 5 eta 18 urte bitarteko 874 piano jolek parte hartuko du jaialdian. Emanaldietan estilo ezberdineko obrak interpretatuko dituzte.
Andoaingo Piano Jaialdiaren hamargarren edizioa datorren otsailaren 28tik martxoaren 1era bitartean izango da Bastero kultur etxean. Han izango dira pianojole zarauztar hauek:
Bakarlari A mailan: Juan Pardo, Lide Xiang Quintano, Unax Ugarte, Peru Aginaga, Eneritz Alberdi, Iraia Andueza, Maddi Arrillaga, Laida Beobide, Naroa Iribar, Leire Lizaso, Julia Mayan, Maren Otegi.
Bakarlari B mailan: Jone Aginaga.
Bakarlari C mailan: Joane Mannion.
Piano lau eskutara A mailan: Eneko Eizagirre, Eider Fraka, Eider Elorriaga, Ihintza Etxeberria, Uxue Etxeberria, Uxue Ostolaza.
Piano lau eskutara B mailan: Maialen Etxaniz, Anuska Iriondo.
Asteburu horretan Bastero kulturgunera hurbilduko diren entzuleen eta epaimahaiaren aurrean obra bana eskainiko dute pianojole gazte hauek.
Baina aldez aurretik, eta ondo prestatzeko asmoz, otsailaren 21ean, larunbat honetan, kontzertua eskainiko dute Imanol Urbieta Musika Eskolako aretoan, arratsaldeko 18:30ean, denontzat irekia eta doan.
