Agrégateur de contenus
Retour Pedro Gaztañaga Punctum
PEDRO GAZTAÑAGAREN ‘PUNCTUM’ ERAKUSKETA IKUSGAI TORRE LUZEAN OSTEGUNETIK AURRERA


2021/09/28
Datorren irailaren 30etik urriaren 24a bitartean, Zarauzko Torre Luzeako erakusketa aretoan ikusgai egongo da Pedro Gaztañaga artista ordiziarraren ‘Punctum’ koadro erakusketa. Egunero, 18:00etatik 20:00etarako ordutegian, doan gozatu ahal izango da margolan hauetaz.
Bildumak hainbat zati dauzka, zeharkakoak eta elkarren artean nahasten direnak: "The REAL GENTLEMEN 'S CLUB" izenekoa, "She SAVED THE WORLD TODAY" izenekoa eta "Komorebi" izenekoa. Formatu handiko koadroak dira, eta teknika mistoarekin margotuak: pintura akrilikoak eta olio-pintura.
Artistaren hitzetan, Punctuma, “hartzailearen bihotza zeharkatzen duen ziztada bat bezala da, iraganeko memoria, pertsona edo emozioetara igortzen duen irudi bat ikustean (irudiagatik oro har, objektu berezi batengatik etab.). Irudi baten elementu hau itxuraz garrantzirik gabea da, baina erreakzio emozional bizia eragiten du. Iruditik salto egiten duen zerbait da, behatzailearen mundu emozionala indarrez astintzeko”.
“Figuraziotik eta errealismotik irten gabe, abstrakzioaren mugetan jolastea gustatzen zait, hondo koloretsu eta abstraktuak subjektu hutsalen aurka joz” azaltzen du Gaztañagak. “Erretratu sorta hau lerro sendo baina keinuzkoekin lantzen ari naiz forma zehatzak sortzeko. Testu-arreta berdina eskaintzen diet pinturaren arlo guztiei, ikuslearen arreta erakartzen baitu xehetasun bakoitzera, eta eredu bakoitza testuinguru-multzo bakar batean kokatzen baitu".
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010