Agrégateur de contenus

Palmondoen tratamendua

Twitter

UDALAK HERRIKO PALMONDOEN TRATAMENDUA EGINGO DU PIKUDO GORRIAREN KALTEAK EKIDITEKO

2023/08/18

Zarauzko Udalak tratamendu bat jarri du abian palmondoetan, herrian Pikudo Gorriaren (Rhynchoopohorus ferrugineus) ale bat eta intsektu horrek kaltetutako palmondo bat atzeman ondoren. klima beroagoak dauden lekuetan ohikoagoa den koleoptero honek metro bat arteko sakonerako zuloak egiten ditu palmondoen familiako zuhaitzetan, eta, ondorioz, gaixotu, zimeldu eta hil egiten dira.

Aste honetan bertan, intsektu horren presentzia antzeman da Zarautzen. Hori dela eta, Udaleko Lorezaintza Sailak tratamendu bat jarri du martxan herriko Kanariar Palmondoaren (Phoenix canariensis) espezieko ale guztietan. Udal lorezaintza kudeatzen duen enpresak intsektizida bidezko tratamendu endoterapikoa egingo die palmondoei, Pikudo Gorriren hedapena gelditzeko. Zuhaitz horren ale guztiei aplikatu beharreko tratamenduaren kostua 6.000 eurotik gorakoa izango da aurten.

Endoterapiaz gain, urrian beste tratamendu bat egingo da nematodoekin, pikudo espezieko arrak hiltzen dituen onddo batek infektatu ditzan. Hemendik aurrera, tratamendua urtero egin beharko da. Prebentzio-neurri gisa, urteak dira palmondoak neguan bakarrik inausten direla, eta, batez ere, haizerik gabeko egun oso hotzetan, moztu berri den palmondoak darion usainak pikudoa erakar ez dezan.

"Zarautzen 87 kanariar palmondo daude, eta horiei emango zaie Pikudo Gorria ez agertzeko medikamentua; izan ere, mehatxu handia da gure herrian hain bereizgarriak diren zuhaitz hauentzat", adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Lorezaintza departamentuko zinegotzi arduradunak.

Asiako hego-ekialdean jatorria duen intsektu espezie hori ohikoa da penintsulako isurialde mediterraneoko gune beroetan, baina azken urteetan iparralderago dauden lurraldeetan ere agertu dira kasuak, hala nola A Coruñan eta Pontevedran. Tenperaturak gora egin duenez eta izotza gero eta urriagoa denez, intsektu hori Zarautzeraino iritsi da.

"Zarautzen intsektu hori agertzeak azkar jokatzera behartzen du; izan ere, hori egin ezean, izurrite bihur daiteke, eta horrek arriskuan jarriko lituzke herriko palmondo ale guztiak", gehitu du San Martinek. "Pikudo Gorriak hainbat ale kaltetzeko probabilitate handia dago, eta, beraz, tratamendu horren bidez, herrian intsektuk izan dezakeen efektua minimizatzen saiatuko gara".

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010