Agrégateur de contenus
Retour Paco Urquia argazkiak dohaintzan
PACO URQUIAREN ARGAZKI ONDAREA DOHAINTZAN EMAN DIO FAMILIAK ZARAUZKO UDALARI


2023/12/09
Zarauzko Udalak dohaintzan jaso du Urquia familiaren eskutik Francisco ‘Paco’ Urquia Mancisidor (1935 – 2016) zaraztarraren argazki ondarea, Zarauzko herriaren esku geratu dadin, zarauztar guztion gozamenerako. Familiaren ordezkaritzan, Carmen eta Elena Urquiak eman diote argazki funtsa Udalari, udal argazki-artxiboan sartzeko eta ondare hori ondo kontserbatu, kokatu eta hedatzeko.
“Ohore bat da Pacoren argazki funtsa jasotzea. Zarauzko herriaren kirolean erreferentea izan zen Paco: Gipuzkoako hastapeneko futbolaren eta hondartzako futbol lehiaketaren sustatzailea izan zen, baita Nazioarteko Maratoiarena eta Zarautz Kirol Elkartekoa ere. Kirol grinak urteetan zehar argazki funts zabal bat osatzera eraman zuen, nagusiki Zarauzko kirolari buruzkoa. Gure herriarentzat, altxor bat da Pacoren funtsa eta eskerrak eman nahi dizkiogu familiari ondare hau herriaren esku uzteagatik”, adierazi dute Xabier Txurruka Alkateak (EAJ-PNV) eta Irune Urbietak (EAJ-PNV), Kultura zinegotziak.
Kultur ondare garrantzitsu hau jasota, Udalak argazki funtsaren inbentarioa eta sailkapena egiteko lana enkargatu zion Photomuseum-ari maiatzean. Guztira 1.440 dokumentu inguru biltzen ditu funtsak, gehienak argazkiak, aldizkariak, egunkarien ebakinak, liburuxkak, posterrak eta Zarautzi eta herriko kirolari buruzko dokumentazioa (1930 – 1980 ingurukoa). Horiek guztiak 40 karpeta eta 97 albumetan gordeta eta sailkatuta zituen Pacok eta hainbatetan kirol gertaerei buruz eskuz idatzitako oharrak ikus daitezke. Photomuseum-ak funtsaren ezaugarriak aztertu ondoren, inbentarioa egiteko garaian elementu guztien irudi digitala eta deskribapen laburra egitea erabaki zuen, azken emaitza erabilgarriagoa baita, dokumentu berean deskribatutako irudia ikusi daitekeelako. Lanak amaituta, inbentarioa bertsio digitalean naiz paperezkoan kontsultatzeko aukera izango da, bi ataletan: karpetak eta albumak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
