Agrégateur de contenus

Retour OTA Udako denboraldia 2023

Twitter

OSTEGUNEAN EMANGO ZAIO HASIERA TAO-ren UDAKO DENBORALDIARI

2023/05/30

Ostegun honetan emango zaio hasiera Zarauzko TAO zerbitzuaren udako denboraldiari. Denboraldiaren baitan, arauturiko aparkaleku gune guztietan ordaindu beharko da, gune urdinetan zein denboraldiko aparkalekuetan (gune berdea). Prezioak ez dute aldaketarik izan eta joan den urteko berberak izango dira.

Otsailean jarri zen martxan Zarauzko bizilagunek TAO txartela berritzeko kanpainari. Oraindik tramitea gauzatu gabe badago edo zalantzarik izan ezkero, jarri kontaktuan Zarauzko TAO bulegoarekin (Urdaneta kalea, 5 – 943 83 22 63).

“Uda honetan, Salberdin hegoaldeko etxebizitzen erakuntzaren hasiera dela eta, Messileko aparkalekua ez da erabilgarri egongo eta udala lanean ari da, lehen bait lehen, 400 ibilgailurentzat edukiera daukan aparkaleku berri bat ahalbidetzeko Hegoalden, uda honetan aparkalekuen arazoari aurre egiten lagunduko duena” adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) jarduneko Mugikortasun zinegotziak. “Gune hau tarifa berdekoa izango litzake udan eta doakoan urtean zehar”.

Bestalde, Eguzki Izarrako partzelan erabiltzen zen aparkalekua ere ez da erabilgarri egongo, bertan kokatuta egongo diren etxebizitzak eraikitzen hasiak direlako dagoeneko. Etxebizitzez gain, hotel erabileretara bideratutako partzela bat eta 130 plazako aparkaleku publiko bat ere aurreikusten da gune honetan.

1 guneko egoiliar txartela daukaten erabiltzaileek Herrikosoro kaleko gune berdean aparkatzeko aukera izango dute.

Disuasioko aparkalekua Astin

Udaren iritsierarekin udalak Astin disuasioko aparkaleku bat ahalbidetuko du, Zarautzera etortzen diren bisitariek bertan utzi dezaten kotxea, herrira sartu beharrik gabe. Aparkaleku honek lotura-zerbitzua izango du bertan kotxea uzten duten pertsonak herriko gainontzeko guneetara iritsi ahal izateko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010