Agrégateur de contenus
Retour

oso larritzat ondare historikoan egindako pintadak

Twitter

UDALAK ‘OSO LARRITZAT’ JOKO DITU ZARAUZKO ONDARE HISTORIKOAN EGINDAKO PINTADAK

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/03

Zarauzko Udalaren maiatzeko ohiko osoko bilkurak proposamen bat onartu zuen, aurrerantzean Zarauzko ondare historiko, kultural edo arkitektonikoko elementuetan mota guztietako pintadak oso larritzat jotzea.

Horrela, Zarauzko Torreoi zaharberrituan, esaterako, pintada bat egiteak 1.501 euro eta 3.000 euro arteko zigorrak ekar ditzake. Bide publikoaren erabilera, garbiketa eta bertakohiri-paisaiaren babesa arautzen dituen ordenantzaren artikuluen aldaketa jendaurrean dago, behin betiko onartu aurretik.

Zarauzko Alkateak, Xabier Txurrukak, ondorengoa adierazi du: "Proposamen honen bidez, Oteizaren Bertsolari Plazako eskulturan, frontoietan, ekipamendu publikoetan, Iñurritzako ermitan edo Narros Jauregian egin zituzten antzeko pintadak egin ditzaten saihestu nahi dugu. Zarauzko ondarea babestu nahi dugu, gure altxorrik handienetako bat. Ez dugu onartuko ondarea pintadekin edo grafitiekin kaltetzea inori ezer inposatzen saiatzeko, guztiona den zerbait delako, eta guztiok errespetatu behar dugulako ".

"Gai honetan, oposizioko talde politikoen jokabidea ulertzea zaila iruditzen zait; zoritxarrez, ez zuten proposamena babestu, aipatutako zigorrak gehiegizkoak direla uste dutelako", ondorioztatu du Txurrukak.

 

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010