Agrégateur de contenus

Garapenerako lankidetza

Garapenerako lankidetza

Kontaktua

Helbidea: Zigordia Kalea 33

Telefonoa: 943 00 51 27

E-mail: jaranguren@zarautz.eus

Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Ordutegia: 8:30tatik – 14:30tara

Informazioa

Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuak

Udalak diruz laguntzen ditu hegoaldeko herri pobretuetan garapenerako lankidetza proiektuak, urtero egiten duen deialdiaren bitartez. Laguntza horietan lehentasuna dute Zarauzko GGKEk.

 

Heziketa eta sentsibilizazioa

Mundu mailan bizi ditugun desberdintasun ekonomiko, sozial, politiko, kultural eta generokoak egiturazko arrazoiak dituzte.

Tokikoaren eta orokorraren arteko loturatik abiatuta, gizartearen baitan kontzientzia kritikoa sortatu nahi dugu, eratzunkidetasun eta hiritartasun unibertsala oinarri hartuta; herritarrak mobilizatzea eta herrien nahiz pertsonen emantzipaziorako ekimen eta esperientzia eraldatzaileak martxan jartzea dugu helburu, zarauztarren artean kontzientzia kritikoa sortuz.

 

Gazte kooperanteak

Gutxienez 18 urte eta gehienez 30 badituzu eta kooperante izan nahi baduzu, lagunduko dizugu. Zarauzko Udalak diru-laguntza lerro bat sortu du desplazamendu, bisa eta txertoen gastuak ordaintzeko, bai GGKE batekin lan egin nahi duen gazte zarauztar kooperanteei edo Zarauzko GGKE batekin lan egin nahi duten kanpoko gazteei laguntzeko. Anima zaitez!

 

Larrialdiak

Zarauzko udalak larrialdietarako Laguntza lerro bat dauka, munduko edozein lekutan gertatzen diren katastrofe naturalek edo gaztazka belikoek eragindako krisi humanitarioaren ondorioak arintzeko. Horien aurrean ezin baitugu, inondik ere, beste alde batera begiratu.

 

Oporrak Bakean

Zarauzko udalak laguntza ematen die Gatazka militarrak edo hondamendi ekologikoak jasan dituzten lurraldeetatik haurrak ekarri eta herriko harrera-familiatan oporrak igarotzeko. Nagusiki Saharako errefuxiatuen kanpamenduetatik eta Chernobil inguruetatik etortzen dira (Ukrania eta Bielorrusia). Programa horrek aukera ematen die haurrei udaldia euren ohiko bizilekutik kanpo pasatzeko, mediku-azterketak egin eta beste behar batzuk asetzeko.

 

 

Euskal Fondoa

2016ko apiriletik Zarauzko Udala Euskal Fondoko kide da (Euskadiko tokiko erakundeen garapenerako sarea), Euskal Fondoaren bitartez, Zarauzko Udalak eta beste 113 euskal erakundek tokiko garapenerako hainbat proiektu finantzatzen dituzte. Gehiago jakiteko klikatu hemen.
 

 

Errefuxiatuak 

Zarauzko udalak Eusko Jaurlaritzak errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko martxan jarri duen AUZOLANA proiektuan parte hartzen du.

 

Sahara

Zarauzko herria Saharako errefuxituen kanpamenduan dagoen Haguniako dairarekin senidetuta dago. Hori dela eta udalak hainbat ekintza antolatue ta bultzatzen ditu senidetza hori estutzeko, hala nola:

  • Sahara gara eguna
  • Sahararen Aldeko euskal karabana
  • Oporrak bakean
  • Euskal Fondoaren bitartez lankidetza proiektuak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010