Agrégateur de contenus

Retour Orokiera patio berria

Twitter

OROKIETA HERRI ESKOLAKO JOLASGUNE BERRIA, AMETSETATIK ERREALITATERA

2021/11/24

Orokieta Herri Eskolako ikasleek jada euren patio berriaz goza dezakete.  Berrikuntza lan hauen baitan patioaren eremu asfaltatuak birmoldatu dira, naturalizatuz, berdegunean gehituz eta haurrentzako parke berri bat jarriz.

Haur-parke hau naturarekin erlazionaturiko material eta jokoez osaturik dago eta herritar ororentzat irekia egongo da eskolako orduetatik kanpo. “Orokieta Herri Eskolako jolasgune berri honetatik abiatuta, adin eta tematika ezberdinetako jolas parke gehiago berrituko ditugu herrian zehar. Ohiko jolasez haratago, irudimena, parte hartzea eta inklusioa modu integratzailean landuko dira parkeen diseinuan” azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. Zarauzko auzoetako haur-parkeak berritzen jarraitu nahi dugu eta horretarako, aurtengo aurrekontuetako partidarik garrantzitsuenetako bat horretara bideratu dugu”.

Patio berriaren sorkuntza prozesuan protagonismo nagusia izan duen Balurdin Guraso Elkartea goraipatu du alkateak, “Irakasle, guraso, teknikari eta administrazioaren arteko elkarlanaren fruitua da gaur ikus dezakegun Orokieta Herri Eskolako parke berri zoragarri hau”.

Haur-parkea eta eremu berde berriez gain, frontoia eta eraikin nagusiaren artean estalitako gune bat kokatu da, egurrezko beste hainbat elementurekin.

K1 EKOPASAIA SLL izan da berrikuntza hau aurrera eramateko enpresa arduraduna eta birmoldaketan egindako inbertsioa 296.383,84 €koa (BEZ barne) izan da. Inbertsio hau 2021. urteko aurrekontuetako partida garrantzitsuenetako bat izan da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ere dirulaguntza bitartez lagundu du obraren finantzaketan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010