Agrégateur de contenus
Retour Orkideak
UDALAK BELARRAREN MOZKETA ATZERATU DU ORKIDEA LOREEN LORALDIA AHALBIDETZEKO


2022/05/03
Zarauzko lorezaintza publikoaren arduradunak, Patxi Elolak (PSE-EE), lasaitu egin nahi izan ditu herriko zenbait gunetan lorategietako belarra ez moztearen inguruan kezka agertu duten pertsonak.
“Belarra moztea atzeratzeko arrazoia lorategi batzuetan modu naturalean jaiotzen diren orkidea loreen loratzea baimentzea eta babestea da. Orkidea horiek beren bizi-zikloa amaitu ondoren gune hauen belar mozketarekin jarraituko da”, adierazi du Patxi Elolak. “Botanika gustuko duten pertsonek, Araba kalean bakarrik, sei espezie desberdinetako ehun orkidea aurkitu dituzte, aurkitzeko arraroak diren batzuk euren artean”.
Gloria Vazquez Ingurumeneko zinegotziak (PSE-EE) Arkamurkak egindako azalpen-kartelen instalakuntza bultzatu du, eta lorategi publikoetako zenbait gune mugatu ditu, basoko orkidea horien loraldia ikusi ahal izateko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010