Agrégateur de contenus
Retour organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekita udan
ORGANIKOAREN ETA ERREFUSAREN EDUKIONTZIAK IREKITA UDAN
2020/07/14
Organikoaren eta errefusaren edukiontziak udan ere irekita mantentzea erabaki du Urola Kostako Udal Elkartean, Covid-19ari aurre egiteko aurretiaz hartutako segurtasun-neurriei jarraiki.
Lourdes Salsamendi Udal Elkarteko lehendakariak adierazi duenez, “ezin gara lasaitu Covid-19aren aurrean mantendu beharreko segurtasun-neurriei dagokienez; hori dela eta, errefusa eta organikoaren edukiontziak irekita egongo dira, herritarrei hondakinak gaika botatzea errazteko asmoz”.
Udal Elkarteak dei eginten die herritarrei edukiontziak behar bezala erabil ditzaten, hondakin bakoitza behar bezala sailkatuz. “Hondakinak behar den bezala sailkatzen jarraitu behar dugu; frakzioak bereizita, dagokien edukiontzian. Erabat debekatuta dago poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea. Edukiontzi guneak maiz ari gara desinfektatzen” nabarmendu du lehendakariak.
Bolumen handiko altzariak kalera ateratzean, dagokion unean eta era ordenatuan uzteko eskatu du Udal Elkarteak. Alegia, herri bakoitzari dagokion bilketa egunaren bezperan, 20:00etatik 22:00etara.
Hona hemen hondakin handiak uzteko egunak, herriz herri: Aia (igandetan); Getaria (astelehenetan); Orio (asteartetan); Zarautz (asteazkenetan); Zumaia (ostegunetan).
Aldi berean, edozein unetan eraman daitezke horrelako hondakinak eskualdeko garbiguneetara: Aia-Orio, Zumaia eta Zarautz. Hiru garbiguneak zabalik daude ordutegi honetan:
- Astelehenetik ostiralera: 08:30 – 13:30 / 16:30 – 18:30
- Larunbatak: 10:00-12:30
- Igande eta jaiegunak: itxita
- Abuztua: astelehenetik ostiralera 08:30 -13:30; larunbatetan 10:00 – 12:30
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010