Agrégateur de contenus

Retour Ordenantza aldaketa

Twitter

JENDAURREAN BIDE PUBLIKOAREN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN 15. ARTIKULUAREN ALDAKETA

2023/01/23

Zarauzko Udalak jendaurrean jarri du “Bide publikoa terraza eta mahaiekin okupatu eta erabiltzeko udal ordenantza”-ren 15. puntuaren aldaketaren testua. Aldaketa honi hasierako onespena eman zitzaion abenduko osoko bilkuran EH Bilduren aldeko bozkarekin, EAJ-PNV taldearen abstentzioarekin eta PSE-EEren kontrako bozkarekin.

Honen bitartez, azaroko bilkuran behin betiko adostasuna emandako dokumentuaren artikulu baten aldaketa proposatu da. Hain zuzen ere, proposaturiko aldaketa da jatorriko ordenantzan Barren Plaza eta Patxiku kaleari ematen zitzaion izaera bereziaren baitan ezartzen ziren ordutegiak, herrian zehar egingo diren hots-kutsaduraren azterketen bitartez, kanpoko espazioko kalitate akustikoko helburuak betetzen ez dituzten esparruetara mugatzea.

Era honetan, ordutegi mugaturiko gune hauek urtero egingo diren hots-kutsadura azterketen baitan ezarriko dira.

Aldaketa jendaurrean jarri da eta, interes dun orok, ekarpenak egin ahal izango ditu HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29) eta www.zarautz.eus udal webeko egoitza elektronikoan datorren martxoaren 6a bitartean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010