Agrégateur de contenus

Retour Northfit txapelketa

Twitter

NORTHFIT 3.0 TXAPELKETA LEHIATUKO DA ASTEBURU HONETAN ZARAUTZEN

2024/01/09

Asteburu honetan Northfit 3.0 Crossfit txapelketa lehiatuko da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. 2022 eta 2023 urteetan mota honetako txapelketak Irunen eta Donostian antolatu ondoren, lehiaketa hau Zarautzera iritsiko da.

Larunbat eta igandean zehar, 7 kategoriatan banaturik izango diren 672 kirolarik, hiruko taldeetan banaturik, parte hartuko dute txapelketa honetako probetan.

Goizeko 8:00etatik hasita, Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan eta frontoian ahalbidetuko diren makina eta eremuetan lehiatuko dira parte hartzaileak. Larunbateko saioaren ondoren, maila bakoitzeko 14 talde hoberenak igandeko finalera sailkatuko dira.

Egun bakoitzerako txartelak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira. Iraupen handiko proba izanik, kiroldegira sartu eta irteteko aukera izango da sarrera berarekin.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010