Agrégateur de contenus

Retour Ni casadas ni sepultadas aurkezpena

Twitter

‘NI CASADAS NI SEPULTADAS’ LIBURUAREN AURKEZPENA EMAKUMEEN* ETXEAN

2023/02/14

Ostegun honetan ‘Ni casadas ni sepultadas’ liburuaren aurkezpen ekitaldia ospatuko da 18:30etan Emakumeen* Etxean. ONEKA Emakume Pentsiodunen Elkartea ordezkatuta dagoen Emakumeen* Etxeko Mahaiak proposaturiko ekimena da hau. Hitzaldia euskaraz izango da eta sarrera librea izango da gelaren edukiera bete arte.

Ekitaldi honetan Amaia Nausia Pimoulier historialari irundarrak bere azken ikerketa lana aurkeztuko du, gure kulturan tabu diren emakumeen zahartzaroa eta alarguntzaren gaien inguruan jardungo da. Gure arbasoen memoria kolektiboa berreskuratzeko ahaleginean, Nausiak Nafarroako alargunak ditu ardatz, "emakumeen erresistentziaren adibide", Europako sistema patriarkalaren sustraitzea bere egunerokotasunetik azaltzeko.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010