Agrégateur de contenus
ZARAUZKO UDALAK HARTUTAKO NEURRIAK KONFINAMENDUTIK ATERATZEKO 0 FASERAKO
2020/04/30
Zarauzko Udala Covid-19 birusak eragindako Alarma Egoeran ezartzen diren neurri guztien jarraipena egiten dabil, uneoro. "Konfinamendutik ateratzeko 0 fasea" izenekoari begira, Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV) Udalak hartutako neurri sorta eman du jakitera. “Erabaki hauen helburua kutsadura berria ekiditea eta zarauztar guztion osasuna zaintzea da, funtsean”.
Hala, hauek dira maiatzaren 2tik aurrera indarrean sartuko diren neurriak:
- Kirola bakarka eta goragoko instantziek ezartzen dituzten gizarte-urruntze baldintzak betez praktikatzea baimenduko da.
- Ezin da kirola taldean praktikatu kirol instalazioetan, izan pribatu edo publikoak.
- Kirola egitera ateratzen garenean, bizikletan ibili edo korrika egitea egongo da baimendua, beti gizarte-urruntze neurriak errespetatuz. Surfa edo kayak-surfa baimenduko da, baita, beti ere, bakarka praktikatzen ba da.
- Hondartza irekita egongo da baina itsasoan bainua hartzea debekatua egongo da.
- Adineko pertsonak eta pertsona helduak goragoko instantziek zehaztutako baldintza eta ordutegien baitan izango dute baimena paseatzera aterazeko.
- Getariako Udalarekin adostuta, bi udalerrien arteko oinezkoen bidea itxiko da, gutxieneko segurtasun-distantziak bermatzen ez dituzten oinezkoen arteko pilaketak saihesteko.
- Arrazoi beragatik, Iñurritzako biotopoko bidea eta duna inguruko egurrezko pasarea itxita mantenduko egongo dira.
- Higiene arrazoiengatik eta kutsatze fokuak ekidite aldera, Frontoi Txiki eta Merkatu Plazako komun publikoak itxiko dira. Komun autogarbigarriek, aldiz, irekita jarraituko dute.
"Zarauztarrei, oro har, eskerrak eman nahi dizkiegu 7 aste hauetan izandako portaera eredugarriagatik. Ezin gara erlaxatu eta birusaren kutsadura saihesteko neurriak hartzen jarraitu behar dugu. Ziur gaude fase berri honetan ere, zentzuz beteko ditugula urruntze eta higiene neurriak ", burutu du Txurrukak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010