Agrégateur de contenus

Retour Nazioarteko Ahotsak 2022

Twitter

SEI TALDEK HARTUKO DUTE PARTE AURTENGO NAZIOARTEKO AHOTSAK EKIMENEAN

2022/10/18

Hil honen bukaeran, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duten taldeetako batzuk Zarautzen izango dira. Zehazki maila goreneko lehiaketa honetako sei talde partehartzaile izango ditugu gurean. Honela, Zarautz Abesbatzak antolatuta, sei talde horiek Nazioarteko Ahotsak ekimenean parte hartuko dute, Zarautzen sei kontzertu eskainiz:

Urriak 26, asteazkena – Ensamble Escénico Vocal (Mexiko)
Urriak 28, ostirala – Chòr la Música (Polonia)
Urriak 30, igandea – Los Peques del León de Oro (Asturias)
Azaroak 1, asteartea – Ellerhein Girl´ Choir (Estonia)
Azaroak 3, osteguna – Sofia Chamber Choir (Ukrainia)
Azaroak 4, ostirala – Tiara Riga Cathedrals Girls Choir (Letonia)

Kontzertuak Frantziskotarren elizan ospatuko dira, 20:00etan. Emanaldi hauen prezioa 5 eurokoa izango da (3 € Abesbatzaren lagunentzako) eta sei kontzertuetarako abonua eskuratzeko aukera izango da 25 euroan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010