Agrégateur de contenus
Retour

Musika Eskolako aurrematrikulazioa

Twitter

MUSIKA ESKOLAK ZABALIK DU AURREMATRIKULAZIO EPEA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/05/14

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea irekiko da, maiatzaren 18tik ekainaren 5era arte.

Musika batasunerako, animorako eta itxaropenerako tresna bihurtu da koronabirusaren krisialdi honetan..

Aurrematrikula egiteko bi bide hauek erabili ahal izango dira:

- Musika eskolako web orrialdean: udalmusikaeskola.wordpress.com
- Helbide honetara mezua bidalita: imanolurbietazme@gmail.com

Informazio gehiagorako telefono zenbaki honetara deitu: 943 506 589  (astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00tara eta ostiraletan, 10:00etatik 12:00etara).

Musika tresnen zozketa:

Irailean izango da. Aurrematrikulatu guztiei abisatuko zaie abuztu bukaeran.

Egin daitezkeen ikastaroak:

Musika eskolan 4 urtetik aurrerako ikasleek eman dezakete izena, adin mugarik gabe, ondoko ikastaro hauek egin ahal izateko: musika tailerra, hizkuntza musikala (txikiak eta helduak) musikoterapia, 14 musika tresna (biolina, biolontxeloa, bonbardinoa, zeharkako flauta, gitarra, klarinetea, perkusioa, pianoa, saxofoia, txistua, trikitixa, tronboia, tronpa, tronpeta) eta taldeak (konboa, klasikoa eta txistu taldea).

Ate Irekiak:

Aurten modu presentzialean ezingo denez egin, Musika Eskolako webgunean bideoak argitaratuko dira.

Hemen ikugai lehen bideoa:

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010