Agrégateur de contenus
Retour Musika Eskola aurrematrikula
IMANOL URBIETA MUSIKA ESKOLAK ZABALIK DU AURREMATRIKULAZIO EPEA


2021/05/24
Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako 2021-2022 ikasturteko aurrematrikula ireki berri du eta ekainak 4a bitartean egongo da zabalik.
Lau urtetik hasita, eta adin mugarik gabe, hainbat ikastarotan izen emateko aukera dago, hala nola, tailerra, hizkuntza musikala txiki eta helduentzat, musikoterapia eta hainbat musika tresna desberdinetan trebatzeko aukera:
• Biolina
• Biolontxeloa
• Bonbardinoa
• Zeharkako flauta
• Gitarra
• Klarinetea
• Panderoa
• Perkusioa
• Pianoa
• Saxofoia
• Txistua
• Trikitixa
• Tronboia
• Tronpa
• Tronpeta
• Taldea (konbo, klasiko eta txistu taldea)
Musika Eskolaren webgunean irakasle eta ikasleen lanari buruzko informazio gehigarria aurkitu daiteke.
Izen ematea
Ekainak 4 bitartean aurrematrikulatzeko epea irekita egongo da eta hiru modutara egin ahal izango da izen ematea.
- Telematikoki Udal Musika Eskolaren webgunean (udalmusikaeskola.wordpress.com) edota imanolurbietazme@gmail.com helbidera idatziz.
- Telefono bidez, 943 506 589 zenbakian.
- Aurrez aurre* Musika Eskolaren bulegoetan (Lapurdi kalea 7B). Astelehenetik ostegunera 15:30 – 19:30 eta ostiraletan 9:30 – 13:30.
* Bizi dugun egoera medio, eskatzen dizuegu ahal den neurrian, musika eskolako web orrialdea erabiltzea matrikula egiteko. Presentzialki egitekotan, hitzordua eskatu beharko da.
Ate irekiak
Hurrengo ikasturteari begira, maiatzak 29an eta ekainak 5ean, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan ate irekiak ospatuko dira. Goizeko 10:00etatik 12:00etara musika eskolan zehar bisita bat egingo da, mugimendu gelak eta Musikoterapia ezagutzeko eta aukera izango da aurrez aurre instrumentu guztiak ikusi eta entzuteko. Pandemia egoera dela eta, ezingo dira instrumentu desberdinak frogatu.
- Maiatzak 29: gitarra, txistua, trikitixa, tronboia, bonbardinoa, perkusioa, tronpa eta tailerra.
- Ekainak 5: pianoa, flauta, klarinetea, saxofoia, biolina, biolontxeloa, tronpeta, musikoterapia eta tailerra.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010