Agrégateur de contenus

Retour Musika Eskola 2022/23

Twitter

DATORREN IKASTURTEARI BEGIRA HASI DA LANEAN IMANOL URBIETA MUSIKA ESKOLA

2022/05/04

Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskola lanean ari da jada datorren ikasturtea antolatzen. Musika Eskolako bertatik bertara ikusi nahi duenarentzat, datorren maiatzaren 14an ate irekien jardunaldia antolatu da. Goizeko 10:30etatik 12:30etara musika eskolan zehar bisita bat egingo da, mugimendu gelak eta Musikoterapia ezagutzeko eta aukera izango da aurrez aurre instrumentu guztiak ikusi eta entzuteko. 

Maiatzaren 16an hasita, eta ekainaren 1a bitartean, aurrematrikulazio fasean, datorren ikasturterako hainbat ikastarotan izen emateko aukera izango da, hala nola, tailerra, hizkuntza musikala txiki eta helduentzat, Musikoterapia eta hainbat musika tresna desberdinetan trebatzeko aukera:
 
•    Biolina
•    Biolontxeloa
•    Bonbardinoa
•    Zeharkako flauta
•    Gitarra
•    Klarinetea
•    Pandero
•    Perkusioa
•    Pianoa
•    Saxofoia
•    Txistua
•    Trikitixa
•    Tronboia
•    Tronpa
•    Tronpeta
•    Taldea (konbo, klasiko, triki, teklatu, haize eta txistu taldea)
 

Musika Eskolaren webgunean irakasle eta ikasleen lanari buruzko informazio gehigarria aurkitu daiteke.

Izen ematea

Maiatzaren 16tik Ekainaren 1era  aurrematrikulatzeko epea irekita egongo da eta hiru modutara egin ahal izango da izen ematea:

  • Telematikoki Udal Musika Eskolaren webgunean (udalmusikaeskola.wordpress.com) edota imanolurbietazme@gmail.com  helbidera elektronikora idatziz.
  • Telefono bidez, 943 506 589 zenbakian.
  • Aurrez aurre Musika Eskolaren bulegoetan (Lapurdi kalea 7B). Astelehenetik ostegunera 15:30 – 19:30 eta ostiraletan 11:30 - 14:30.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010