Agrégateur de contenus

Retour Museoaren udako eskaintza

Twitter

HERRIKO ONDAREA EZAGUTZEKO BISITAK EGUNERO MUSEOAN

2021/06/21

Bihar, ekainak 22, udako ordutegia indarrean sartuko da Santa Maria la Real Arkeologia eta Monumentu multzoan. Honenbestez, egunero zabalduko ditu ateak, astelehenetan izan ezik.

2002ko ekainaren 22an ireki zituen ateak museoak eta bihar, 19 urte beteko ditu. Epe honetan 70.000 bisitaritik gora jaso ditu Parrokia eta kanpandorrean kokatutako museoak. Aztarnategi arkeologikoa da bisitaren interesguneetako bat, non Euskal Herriko Erromanizazioa, Erdi Aroa eta Aro Modernoaren aztarna paregabeak jasotzen diren. Aztarnategiak, eta bertan aurkitutako elementuek, Zarauzko herriaren historia duela 2.500 urtetik gaurdainoko historia bizia azaltzen digute.

Aztarnategia ongi ikusi eta ulertzeko, bisita gidatuak antolatzen dira egunero, bai euskaraz eta baita gazteleraz ere. COVID19ak eragindako unean uneko segurtasun neurri guztiak betetzen dira bisita hauetan. Aztarnategiko bisita gidatuetan erreserba egiteko, 943 835 281 telefonora dei egin behar da.

Aztarnategiaz gain, Zarauzko ondare historikoa oso aberatsa da, Narros Jauregia edo Torre Luzea dira horren adierazgarri. Herrigune historikoan zehar eskaintzen diren bisita gidatu hauek, modu erosoan eta gidaren laguntzaz, egunero antolatzen dira 11:30etan, astelehenetan eta igandeetan izan ezik.

Herriguneko bisita gidatu hauetan izen emateko, nahikoa da hasiera ordua (11:30) baina lehenago Museoko harrerara gerturatzea.

ZERBITZUAK

Santa María la Real Arkeologia eta Monumentu Multzora bisita gidatua:

XV. mendeko kanpandorrea, Santa María la Real parrokia eta Menosca lurraldearen existentziari buruzko argibideak ematen dizkigun aztarnategia osatzen du monumentu multzoak. Ordubeteko irauten duen bisita batean ikusten dira gune guztiak. Zarauzko Arte eta Historia Museoa kanpandorrean kokatzen da, baita erdi aroko nekropolia ere, kristalezko zoruaren azpian bertatik bertara ikusi daitekeena. Gaur egungo parrokia bisitatzean, aurrez existitu diren tenplu txikiagoen aztarnak ere ikus daitezke. Gainera, aldarearen pareko kristalezko zorutik burdin aroko aztarnategia eta erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi onenetakoa bisitatu daitezke.

Bisita gidatuaren prezioa: 2,00€. Haurrak heldu batekin joanez gero, 14 urtera arte doan. Prezio bereziak taldeentzat (eskaera aldez aurretik egin behar da).

Zarauzko Arte eta Historia Museora sarrera:

Kanpandorrearen solairu bakoitzean Zarauzko historiaren aro desberdin bat topatuko du bisitariak. Goiko solairuan kokatzen da Arte museoa, Zarauzko artista esanguratsuenen lan bikainenetako batzuekin.

Sarreraren prezioa: 2,00€. Haurrak heldu batekin joanez gero, 14 urtera arte doan. Bisita gidatua barne, erreserbapean. Prezio bereziak taldeentzat (eskaera aldez aurretik egin behar da).

Zarauzko Alde Zaharraren bisita gidatua:

1237. urtean Fernando III erregeak eman zion Zarautzi hiri gutuna. Gaurdaino irauten duten. Bisita gidatu hau Alde Zaharreko eraikin garrantzitsuenetatik pasatzen da irauten duen ordubetean: Santa María la Real parrokia eta kanpandorrea, Narros jauregia, Musika plaza eta Makatza etxea, Torre Luzea…

Bisita gidatuaren prezioa: 2,50€. Haurrak heldu batekin joanez gero, 14 urtera arte doan. Erreserbapean. Prezio bereziak taldeentzat (eskaera aldez aurretik egin behar da).

HELBIDEA

Elizaurre 1, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 83 52 81

info@menosca.com

www.menosca.com

ORDUTEGIA

Irailaren 15 bitarteko ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00, bisita gidatuak: 12:30 eta 16:30.

Igande eta jai egunak: 16:00 - 18:00, bisita gidatua: 16:30.

Parrokia bisita gidatuekin bakarrik bisitatuko da.

Itxita:

Ekainak 26 | Irailak 9

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010