Agrégateur de contenus

Retour Museoaren udako balorazioa

Twitter

AURREKO URTEETAKO BISITARI KOPURURA GERTURATU DA AURTENGO UDAN ZARAUZKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA

2021/09/15

Pasa den 2021ko uda garaia oparoa izan da Zarauzko Arte eta Historia Museoarentzat zerbitzuen erabiltzaileei eta eskainitako bisita gidatu kopuruei dagokienez. Museoan egiten diren bisita gidatu kopuruak, zein Zarauzko alde zaharrera egiten diren bisita gidatu kopuruak, gora egin dute nabarmen.

Datorren urtean 20 urte beteko dituen museoak bere aztarnategien aurkikuntzaren garrantzia gizarteari eta Zarauzko biztanleriari helarazteko lan egiten jarraitzen du eta Zarauzko eskaintza turistikoan paper garrantzitsua betetzen jarraitzen du tinko. Museoaren erabiltzaileen asebetetze maila altua da eta askorentzako ezinbesteko jomugan bilakatu da gure herriko historia eta gizartea nolakoa den ulertzeko.

2019ko udaldiarekin alderatuz, uztaila eta abuztuko erabiltzaileen datuak batuz, 2021an duela bi urtekoen oso antzeko zifrak jaso ditu Arte eta Historia museoak: guztira 602 bisitari izan ditu uda honetan. Zerbitzuei dagokienean, monumentu multzora eskaini diren bisita gidatuak duela bi urteko kantitatearekiko %20 gehitu da, 67 bisita gidatu guztira. Gainera, Zarauzko Alde Zaharrera bisita gidatu programatuak eskaini dira eta aurtengo kopuruak (21 bisita gidatu) duela bi urteko kopurua gainditu du. Bisita gidatu programatuez gain, eskaripekoak ere eskaini dira, ohiko moduan. Museoaren erabiltzaileen jatorriari dagokionez, batez ere turismo nazionala gailendu da, atzerritarrak ere gerturatu diren arren.

Urte amaierara bitartean museoaren ordutegia honakoa izango da, pertsonako 2€ko prezioan:

- Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-18:00.
- Igande eta jaiegunetan: 16:00-18:00.
- Monumentu multzora bisita, prezioaren barne.
- Zarauzko Alde Zaharrean egiten den bisitaren prezioa: 2,50€/pertsonako.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010