Agrégateur de contenus

Retour Modelo Aretoko bi saiotara mugatuko da aurtengo inauterien egitaraua

Twitter

MODELO ARETOKO BI SAIOTARA MUGATUKO DA AURTENGO INAUTERIEN EGITARAUA

2021/02/05

COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, beste hainbat festa eta ekitaldirekin gertatu bezala, aurten ezingo ditugu Inauteriak ospatu ohi eta nahi bezala.

Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziaren esanetan, “azaldu genuen bezala, etxean dantzatzera animatu direnen bideoekin, inauterietako konpartsa birtualaren bideoa osatu dugu. Otsailaren 13an, eguerdi aldera, ikusgai egongo da zarautz.eus webgunean. Bideoaren abestiarekin, sorpresatxo bat prestatu dugu, adi egon! Euskalduna Tabernan bazkaltzeko hainbat sari ere zozketatuko dira bideoko partehartzaileen artean”.

Bide batez, Euskalduna tabernan azken urteetako Inauterietako kartelen erakusketa ikusgai egongo da, otsailaren 12tik aurrera.

“Azken urteetako egitaraua nahiko zabala bazen ere, aurtengoa Modelo Aretoan egingo diren bi saiotara murriztu nahi izan dugu. Segurtasun eta higiene neurriak bermatuko ditugu bertan, helduek eta etxeko txikienek gozatzeko aukera izan dezaten” gaineratu du Larrañagak.

Hala, Otsailaren 13an Rockalean taldearen kontzertua eskainiko da Modelo Aretoan, 19:00etan. Gonbidapenak Modelo Aretoko txarteldegian jaso beharko dira, doan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.

Otsailaren 14ean, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen eskutik, “Bart non ote nintzen ni?” saioa antolatu da, Modelo Aretoan, 12:00etan. Gonbidapenak Modelo Aretoko txarteldegian hartu beharko dira, doan ere, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.

*COVID-19 pandemia medio, ekitaldiak aldatu edo bertan behera geratu daitezke, Zarauzko Udalak kutsatu kopurua eta Zarauzko inzidentzia metatuaren tasa egunero aztertzen duelarik.

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010