Agrégateur de contenus

Retour Mitxelena kalea Urak

Twitter

MITXELENA KALEKO HODITERIA BERRITZEKO LANAK HASI DITU GIPUZKOAKO URAK-EK

2023/02/14

2019an Zarauzko udalak eta Gipuzkoako Urakek sinaturiko lankidetza hitzarmenaren baitan, herriko ur hornidura hobetzeko azpiegituretan inbertsioak egiteko ardura hartu zuen Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Honela, azken urteetan, hainbat lan egin dira Zarauzko hainbat gunetako hoditeria berritzeko.

Oraingoan, Mitxelena kaleko hoditeria berritzeko lanak hasi berri ditu ur kontsortzioak. Lan hauek, Zelai Azpibidetik hasi eta Mitxelena kaleko 69 zenbakiaren artean gauzatuko dira, trenbidearen parean dagoen bidegorrian. Lan hauekin, orain artean zeuden fibrozementuzko hodiak PVCz eginiko berri batzuengatik aldatuko dira.

Lan hauek URBYCOLAN SL enpresari esleitu dizkio Ur Kontsortzioak eta hauen kostua 340.376 eurokoa (BEZ barne) izango da. Zarauzko Udalak kantitate horren 83.565,32 euro (BEZ barne) jarriko ditu, hoditeriaren berrikuntza horien ondoren egin beharreko bIrurbanizazio lanak egiteko.

“Gipuzkoako Urakekin daukagun hitzarmenak Zarauzko bizilagunentzat onuragarriak izango diren inbertsio eta berrikuntza lanak egitea ahalbidetzen digu”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuen zinegotziak. “Mitxelena kaleko ur hornidura hobetzeko lan hauek amaitzean, gainean dagoen bidegorria berrituko dugu”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010