Agrégateur de contenus

Retour Merkatu Plazako lanak

Twitter

ASTELEHENEAN HASIKO DIRA ZARAUZKO MERKATU PLAZA ERABERRITZEKO LANAK

2022/02/25

Datorren astelehenean hasiko dira Zarauzko Merkatu Plazako eraberritze lanak. Leire Arana (EAJ-PNV) Landa Garapenerako zinegotzi arduradunak adierazi duenez “datozen asteetan burutuko diren lanen helburu nagusia Merkatu Plazako ekoizle eta postuetako kideen erosotasuna eta baliabideak hobetzea da eta, era berean, Merkatu Plaza erakargarriago eta funtzionalago bat  eskaintzea bezeroei. Udaletik apustu garbia egiten ari gara lehen sektorea indartzen jarraitzeko, eta Zarauzko altxorra den Merkatu Plazaren iraunkortasuna bermatzen saiatzeko”.

Eraberritze lan hauek JAIZUBIA OBRAS Y SERVICIOS SL enpresari esleitu zaizkio lehiaketa bidez eta 314.997,47 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute. Egingo diren lanen artean lurraren aldaketa, ekoizleentzako postu berri eta funtzionalagoak jartzea, Merkatuaren irudia berritzea, argiteria berritzea, aireztapen sistema hobetzea, eta mantenu lan orokorrak daude.

Lanak irauten duten bitartean, Lege Zaharren Enparantzan karpa bat prestatu du Udalak, Merkatu Plazako ekoizleek eta karpara mugitu daitezkeen postu itxiek lan egiten jarrai dezaten. Lehen astean, otsailaren 28tik martxoaren 5era, ekoizleak bakarrik mugituko dira kanpoko karpara eta postu itxiek Merkatu Plazan lan egiten jarraituko dute. Martxoaren 7tik aurrera, Merkatu Plaza itxi egingo da eraberritze lanekin jarraitzeko. Takila zerbitzua ere karpara eramango da eta erabilgarri egongo da lanek irauten duten bitartean.

Eraberritze lanen zati handiena gauzatu ondoren, ekoizleak eta postu itxiak Merkatu Plazara itzuliko dira, eta lanen azken zatia plazako eguneroko martxarekin batera gauzatuko da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010