Agrégateur de contenus

Retour Memoriaren Eguna Zarautz 2024

Twitter

INDARKERIAREN ETA TERRORISMOAREN BIKTIMAK OMENDU ZIREN ASTEBURU HONETAN ARROSATEGI PARKEAN

2024/11/11

Igande honetan, azaroaren 11n, Arrosategi parkean Zarauzko Memoriaren Eguneko ekitaldia ospatu zen. Bertan bildu ziren Udal ordezkariak eta herritarrak indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratu eta aitortzeko.

Ekitaldian, bost minutuko isiluneaz eta lore eskaintzaz gain, honako testu hau irakurri zen:

Urte bat gehiago, Memoriaren espazio honetan, indarkeria eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratu eta aitortzeko elkartu gara.

Memoriak oinarrizko zutabea izan behar du indarkeriarik ezan, printzipio eta balio etiko eta demokratikoetan, eta giza eskubideen defentsan, babesean eta berme eraginkorrean oinarritutako bizikidetza-ereduan.

Ezin ditugu, ez dugu behar, ez ditugu biktimak ahaztu nahi, memoria baita bermerik onena berriro ez gertatzeko. Gutako bakoitza, ahaztu behar ez dituen gizarte baten parte gara. Eta gizarte honen ordezkari garenok erantzukizuna dugu gertatutakoa ahaztu ez dadin.

Biktimak dira indarkeriaren eta terrorismoaren min, sufrimendu eta bidegabekeria erradikalenaren ordezkari.

Indarkeria eta terrorismoaren biktima guztiei, gure oroitzapena.

Gaur hemen, biktimak, herritarrak eta Udala osatzen dugun udal talde guztiak gaude ordezkatuta. Espazio berean eta helburu berarekin: Bizikidetza eta elkarbizitza indartu, motibazio politikoaren biktima guztiei gure elkartasuna helarazi eta “Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzea” helburuen alde lan egiten jarraitu.

Aurten bereziki gogoratu nahi ditugu desberdin pentsatzeagatik indarkeria jasan edo mehatxupean bizi izan diren biktimak. Bereziki gogorra mehatxua gauzatu zitekeela eta erailak izan zitezkeela zekiten pertsona eta familientzat. Pertsonak, familiak, erakundeak, … Pentsamendu eta adierazpen-askatasuna Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 18. eta 19. artikuluetan jasota dago eta Zarautzen ere urratua izan da.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010