Bihar Azaroak 10, urtero bezala Memoriaren Eguna ospatuko da. Aurten ere, Zarauzko Udalak, Indarkeria eta Terrorismoaren biktima guztiak gogoratuz, Arrosategi Parkean dagoen Memoriaren Zuhaitzaren inguruan, eguerdiko 12:00tan ekitaldi bat egingo du. Bertan Zarauzko Udala osatzen duten Udal Talde guztiek parte hartuko dute.
Pandemia egoera dela eta, aurten ezinezkoa da herritar guztiei deialdia luzatzea. Baina, hala ere, bihar Azaroak 10, norberak memoriari buruz hausnartzeko tartetxo bat hartzeko deia egin du Udalak.