Agrégateur de contenus

Retour Memoria Eguneko ekitaldia igandean 2025

Twitter

IGANDE HONETAN OSPATUKO DA ARROSATEGI PARKEAN AURTENGO MEMORIA EGUNEKO EKITALDIA

2025/11/06

Igande honetan, azaroaren 9an, Memoriaren Eguneko ekitaldia gauzatuko da. Aurten ere, Zarauzko Udalak, Indarkeria eta Terrorismoaren biktima guztiak gogoratuz, Arrosategi Parkean dagoen Memoriaren Zuhaitzaren inguruan, eguerdiko 12:00tan ekitaldi bat egingo du.

Bertan Zarauzko Udala osatzen duten Udal Talde guztiek adostutako adierazpena irakurriko da eta, jarraian, Udal ordezkariek, zein bertaratzen diren herritarrek, bost minutuko isilunea egingo dute, eta, amaitzeko, lore eskaintza eta Memoriaren Liburuaren sinadurak egingo dira.

Aurtengo Memoria Eguneko ekitaldia Giza Eskubideen urraketen ondorioen inguruan hausnarketa sustatzeko Udalak antolatu dituen ekimen sortaren barnean kokatzen da. Honen baitan, oraindik ikusgai dago Merkatu Plazako lehen solairuan “Hurrengoa zu. En la diana” erakusketa, Gipuzkoan izandako jazarpen indarkeria eta mehatxu larriak ezagutzeko aukera.

Honekin batera, gaur, azaroaren 6an, “Herriak ez du barkatuko” liburuaren aurkezpena izango da Pleno Aretoan (Zigordia kalea 13) 18:30ean. Bertan, Irati Goikoetxea Asurabarrenak bere eleberria aurkeztuko du. Saio honetan, solaskide izango du  Pili Zabala Artano. Indarkeriak azken hamarkadatan eragindako sufrimenduez, orainaz eta etorkizunaz arituko dira. Sarrera irekia izango da aretoa bete arte.

Zarauzko Udalak antolatutako ekimen guzti hauetan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010