Agrégateur de contenus
Retour Maula saiakera
ZARAUTZEN ANTZEMAN DIREN BI MAULA KASUREN INGURUAN ABIXUA EMAN DU UDALTZAINGOAK


2022/11/10
Azken egunetan antzeman dituen bi maula kasuren berri eman du Zarauzko Udaltzaingoak. Bi kasu hauetan ostalaritza eta merkataritza establezimenduetara bideratu dira baina norbanakoen etxebizitzetan ere eman daitezke.
Iruzurraren funtzionamendua honakoa da: ustezko banatzaile bat merkataritza edo ostalaritza establezimendu batekin harremanetan jartzen da telefonoz eta bizilagun batek eskaturiko pakete bat bertan uzteko baimena eskatzen du. Ondoren, banatzailea establezimendura bertaratzen da eta paketea uzterako garaian, ordaindu egin behar duela adierazten dio banatzaileak, aurrez ordaindu gabe dagoelako. Nabarmentzekoa da, pakete hauek benetakoak direla. Zakarrontzitik jasotzen dituzte, benetako hartzaileak bota ondoren eta haren datuak bertan agertzen dira.
Horregatik, Udaltzaingoak deia egiten die herritarrei honelako kasuren baten aurrean egongo balira, inondik-inora ordainketarik ez egiteko eskatzeko. Bestalde, Internet bidez produktuak erosten dituzten herritarrei gomendioa egiten zaie pakete bat jaso eta kaxa zakarrontzira bota aurretik, helbidea eta hartzailearen datuak dakartzan pegatina apurtzeko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
