Agrégateur de contenus
Retour MARTXOAK 8 - KARTEL LEHIAKETA
ABIAN DA MARTXOAK 8KO KARTEL LEHIAKETA


2020/01/14
Zarauzko Parekidetasun Departamentuak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira XII. Kartel lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 24eko 14:00etan amaituko da.
18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu dezake lehiaketan, banaka zein taldean (Zarauzko Udal langileak izan ezik). Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, originala izan beharko da eta argitaratu gabe dagoena.
Kartelaren gaiak, martxoaren 8arekin zerikusia izan beharko du eta ondoko testua txertatu beharko da:
2020ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna
Egileak beste testu edo leloren bat sartzeko aukera izango du.
Lehiaketan bi sari emango dira:
Epaimahaiak emandako saria: 400 eurokoa
Jendeak sare sozialetan gehien bozkatzen duen kartelarentzat saria: 200 eurokoa.
Kartelen balorazio prozesuan ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira: Kalitatea, originaltasuna, proposatutako gaiarekiko egokitzapena eta sormena.
Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo da Torre Luzean.
Lehiaketaren oinarriak Parekidetasun departamenduko blogean daude ikusgai: https://berdintasunazarautz.wordpress.com/
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010