Agrégateur de contenus
HAMAR URTE INDARREAN EGON ONDOREN, ‘LOKALAK ETXEBIZITZA BIHURTZEKO UDAL ORDENANTZA’ BERRIKUSI DA
2020/12/29
Zarauzko Udalak, 2010eko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, onartu egin zuen lokalak etxebizitza bihurtzeko udal ordenantza. Bertan, erabilera-aldaketa hori ezartzeko jarraitu beharreko irizpideak jasotzen dira, baita horretarako egokiak diren eremuak ere.
Xabier Txurrukak (EAJ-PNV), Zarauzko Alkateak, azaldu duenez, “ordenantza hau bultzatzea erabaki zenean, duela hamar urte baino gehiago, Zarauzko higiezinen parkean merkataritza itxaropenik gabeko lokal huts askoren aurrean geunden. Egoera horrek bultzatu zuen Zarauzko Udala eremu jakin batzuetan lokalen erabilera etxebizitzara aldatzea baimentzera. Hala ere, jarduera hori mantendu nahi zen merkataritza-jardueraren babesarekin uztartu behar zela ulertu zen”.
Azken hamar urte hauetan, ordenantza aldaketa bakarra izapidetu da, 2017an, are eta gehiago mugatuz gehieneko prezioa, erabaki zelako etxebizitza berriak erregimen bereziko etxebizitza tasatuak izan behar zirela.
“Azken urteetan hobetu egin da babestutako etxebizitza eskaintza Zarautzen, Aldapetan eta Salberdin eremuetan martxan jarri diren sustapenekin (1.000 etxebizitza baino gehiago, eta horien erdiak, gutxi gora-behera, babestuak). Baina, hala ere, etxebizitza eskuragarriaren eskaintzak murritzegia izaten jarraitzen du eta beheko solairuetan eraikitako ondareak behar bezala aprobetxatu gabe jarraitzen du hainbat guneetan”, azpimarratu du Txurrukak.
Testuinguru honetan, ez da beharrezkoa ikusi ordenantza oso modu sakonean aldatzea, bai ordea garrantzizko aldaketaren bat egitea eta, bide batez, ordenantza eguneratzea. Hala, Hirigintza eta Ingurumen Departamentuak ordenantzaren testu berria idatzi du eta, zatirik handienean, oraindik indarrean dagoen ordenantzak ezarritakoa jasotzen du.
“Abenduaren 10ean dokumentuaren zirriborroa aurkeztu zitzaien Udalean ordezkaritza duten talde politikoei, Lurraldeko udal informazio-batzordean. Halaber, bidezkoa iritzi da kontsulta publikoan jartzea”, adierazi du Alkateak.
Ordenantzaren berrikusketa jendaurrean egongo da urtarrilaren 15a bitartean, herritarrek euren ekarpenak egin ahal izateko. Hauek Udaleko Hirigintza departamendura bideratu beharko dira, hirigintza@zarautz.eus posta elektronikoan edo Herritarren Arreta Zerbitzuan erregistratuta, Kale Nagusian.
Ordenantzako dokumentazioa PARTE-HARTZE PROZESUAK atalean, link honi sakata
https://www.zarautz.eus/eu/ph-prozesua/-/visualizarProcesos/detail/viewDetail/42
edo hemen behean deskargatu:
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010