Agrégateur de contenus

Retour Literaturia 2024

Twitter

LITERATURAZ BLAI MAIATZEKO AZKEN ASTEBURUAN

2024/05/10

Maiatza loreen hilabetea dela esan ohi den bezala, Zarautzen, maiatza literaturaren hilabetea izaten da. Datozen maiatzaren 24tik 26ra euskal letren plaza bilakatuko da gure herria Literaturiaren eskutik.

“Zarautz herri euskalduna dugu eta, gainera, literatura maite duena. Urtero, Literaturia iristen denean, euskal literaturaren hiriburua bihurtzen da gure herria”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Asteburu guztian zehar, bertatik bertara eta zuzenean, sortzaileekin gozatzeko aukera izango dugu”.

Aurtengoa, egitasmo honen 11. edizioa izango da Zarautzen eta, aurrekoetan bezalaxe, euskal literatura sustatzea du helburu. Horretarako, hiru hankatan oinarritzen da ekitaldi hau: liburu-azoka, Lege Zaharren enparantzan; liburu-aurkezpenak eta solasaldiak; eta emanaldiak.

Edizio honetako gaia “(B)egia” da eta, azokaz gain, esan bezala, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar eta, hauek, Modelo Aretoan eta Etxezabalan gauzatuko dira.

Kultura eta Euskara zinegotziak gogorarazi duen moduan, “Udala, orain arte egon den bezala, aurrerantzean ere Literaturiaren ondoan egongo da, gure herrian euskara eta euskal kultura indartzen laguntzeko eta, horretarako, dirulaguntzaz gain, eskura izan dituzue Udalaren baliabideak, beti bezala: aretoak, azpiegiturak, Modelo Aretoaren erabilpena... behar dezutena”.

Ekitaldi eta aurkezpen guztien inguruko informazio gehigarria www.literaturia.eus webgunean aurki daiteke. Ekitaldietarako sarrerak gaurtik eskuragarri izango dira Modelo Aretoko txarteldegian naiz Kutxabanken online sarrera salmenta plataforman.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010