Agrégateur de contenus
Retour Liburutegia ikasturte berria
SANZ ENEA LIBURUTEGIAK BERRITASUNEKIN HASIKO DU IKASTURTE BERRIA


2026/08/11
2026/27 ikasturteari begira Zarauzko Sanz Enea Liburutegiak bere zerbitzuetan berritasunak ekarriko ditu. Antolatzen diren ekimenen artean, nagusienak literatura solasaldiak dira. Urtean zehar antolatzen diren saio hauen helburuak irakurtzeko eta elkarrizketan jarduteko ohitura sustatzea, aisialdirako beste aukera batzuk eskaintzea, irakurtzea gogoko dutenentzat topagune bat sortzea, liburutegiaren erabilera sustatzea eta espazioa kultur ekipamendu gisa ezagutaraztea dira.
Ikasturte berriari begira euskaraz eta gazteleraz 8 liburu landuko dira, eta hiru ingelesez. Hilean bi saio egingo dira hizkuntza bakoitzean eta honela banatuko dira liburuen banaketa:
- Euskaraz eta gaztelaniaz ->
o Iraila – urria – azaroa – urtarrila – otsaila – martxoa – apirila – maiatza.
- Ingelesez ->
o Abendua – martxoa – ekaina.
Saio hauek ostegunetan ospatuko dira, 18:30etik 20:00etara eta irekiak dira aurrez zehazturiko gehieneko kopurua bete arte.
Literatura solasaldi hauen inguruan informazioa eta, orokorrean, Sanz Enea Liburutegiaren inguruko informazioa jasotzeko liburutegiaren Whatsapp kanalean izena eman daiteke esteka honen bitartez -> https://whatsapp.com/channel/0029VbAYrvJDDmFbS4GuKf2b.
Amaitzeko, haurrei zuzendutako Irakurketa Txokoak egunez aldatuko du. Lehen asteazkenetan izaten zen, astelehenera pasako da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
