Agrégateur de contenus
LIBURUAREN EGUNA OSPATZEKO ZOZKETAK ANTOLATU DIRA
2020/04/21
Urtero bezala, apirilaren 23an Liburu Eguna izango dugu. Zarauzko Udal Liburutegiak arreta berezia jartzen dio ospakizun honi, bere helburu garrantzitsuenarekin bat egiten duelako: irakurzaletasuna sustatzea herritarrengan. Horren inguruan antolatu ohi dira Lizardi Saria lehiaketa, hainbat libururen inguruko solasaldiak eta baita magia eta fantasia hizpide duten ikuskizunak ere (azken hauek, Modelo Aretoan).
“Aurtengo isolamendu-egoera bitxiak, ordea, ohiko jarduera hauek alde batera uztera derrigortu gaitu. Hala eta guztiz ere, Zarauzko Udalak argi ikusi du ez dagoela herritarrei erronka berriek sortzen dieten motibazioa garaituko duen indarrik, eta, gauzak horrela, estrategia berriak jorratzen ari gara”, azaldu du Irune Urbietak (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak.
Lehentasuneko gaiek kultura alde batera utziko zutela zirudien arren, isolatzearekin batera, zabaldu eta loratu egin den esparrua izan da hori, eta leku urrunetara irakurleak eramaten dituzten liburuak hurbiltzen hasi dira, eskuratzen, bakartzea eramangarriagoa egiteko. Zarauzko Kultura departamentuak eta Sanz Enea Liburutegiak bat egin dute joera horrekin, eta liburuak etxeetara hurbiltzeko egitasmoa antolatu dute, sare sozialen bitartez. Hala, lau egunez, apirilaren 23tik 26ra bitartean, etxean irakurtzen ari garen argitalpenari buruzko argibideak edo irakurketarako gomendioak partekatu beharko ditugu Kultura Zarautz-en sare sozialetan. Parte hartzaileen artean, 25 €-ko bi bono zozketatuko dira egunero, Zarauzko Garoa liburu-dendan liburuez trukatzeko. “Irakurzaletasuna sustatzeaz gain, herriko merkataritzari bultzada ematea dugu helburu, une gogor honetan”, burutu du Urbietak.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010