Agrégateur de contenus
Retour

Hezkuntza programak

Hezkuntza programak

Informazioa

Parekidetasun departamentuak herriko ikastetxe guztiekin elkarlanean, berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxista prebenitzeko hezkuntza programak eskaintzen ditugu. Hauek dira programak:

AFEKTIBITATEA, SEXU-HEZKUNTZA, PAREKIDETASUNA eta TRATU ONAK

Harremanak taldea Harremanak taldeak lantzen du programa hau, eta hezkuntza komunitate osoan esku-hartzen du, irakasleekin, ikasleekin eta gurasoekin saioak bideratuz.

 

 

Programa herriko ikastetxe guztietan garatzen da:

  • Lehen Hezkuntzako ikastetxeak:  Orokieta Herri Eskola, Salbatore Mitxelena Ikastola, La Salle Ikastetxea eta Antoniano Ikastetxea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak: Lizardi Institutua, Salbatore Mitxelena Ikastola, La Salle Ikastetxea eta Antoniano Ikastetxea
  • Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloko ikastetxeak: Oteitza Lizeoa eta Monte Albertia
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoa (Batxilergoa): Lizardi Institutua eta Oteitza Lizeoa
  • Lanbide Hastapeneko Ikastetxea: Urola Kostako Lanbide Hastapeneko Zentroa (Zumaia)

 

Alderdi hauek lantzen dira:

  • Hezkuntza afektibo-sexuala
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko sentsibilizazioa, bata bestearekiko errespetuan eta autonomia pertsonalean oinarrituta, pertsonen artean berdintasunezko harremanak eraikitzeko
  • Aniztasun sexuala, kulturala, ideologikoa eta soziala
  • Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna
  • Tratu oneko harremanen sustapena
  • Identitatea, autoestimua eta onarpen pertsonala: indarkeria sexistaren prebentzioa
  • Indarkeria eta sare sozialak

 

Programa ondoren adierazitako mailetan garatuko da, eta adierazitako gaia landuko da maila bakoitzean:

LH1. Jolas eta jostailu ez sexistak

LH2. Lan aukera berdinak

LH3. Genero aniztasuna eta aniztasun ideologikoa, kulturala, soziala…

LH4. Norbere buruaren zainketa eta autoestimua. Harreman solidarioak eta tratu onekoak

LH5. Berdintasunezko harremanak. Etxeko lanen eta zainketa lanen banaketa

LH6. Hezkuntza afektibo-sexuala eta sexu-aniztasuna

DBH1. Sare sozialak. Berdinen arteko tratua eta norbere buruaren babesa

DBH2.  Hezkuntza afektibo-sexuala eta sexu-aniztasuna

DBH3.  Maskulinitatea – feminitatea.  Tratu ona.  Indarkeria sexista

DBH4. Hezkuntza sexuala, bere zentzurik zabalenean (alderdi biologikoak, psikologikoak eta sozio-kulturalak)

Erdi eta goi mailako heziketa zikloen 1º maila eta batxilergoko 1º maila: Sexualitatea. Indarkeria sexista. Sare sozialak

Lanbide Hastapenean: Sexualitatea. Indarkeria sexista. Sare sozialak

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010