Agrégateur de contenus
LEHENDAKARIAK ETA HEZKUNTZAKO SAILBURUAK 2024-2025 IKASTURTEARI HASIERA EMAN DIOTE ZARAUZKO OROKIETA HERRI ESKOLAN
2024/09/06
Imanol Pradales Lehendakariak Zarauzko Orokieta ikastetxe publikoa bisitatu du gaur, 2024-2025 ikasturtearen hasiera dela eta. Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Maider Cachon ikastetxeko zuzendariak ere parte hartu dute instalazioetako ibilbidean.
Orokieta, berrikuntzaren adibidea
Orokieta Herri Eskola ikaskuntza-komunitate eraldatzailea da. Etengabe ari da euskararekin konprometituta dagoen kalitate handieneko eskola publikoa eskaintzeko lanean. Horren lekuko, berrikuntzan egin duen ibilbidea: Ikaslab gunea ezarri zuen lehen euskal eskola izan zen, eta 2021ean Erasmus + akreditazioa lortu zuen, eta ikasle eta irakasleei atzerrirako leihoa ireki zien.
Era berean, erreferentea da 2030 Agendan eta horren lekuko dira lortutako sariak: 2023ko Haurtzaroaren Aitorpen Saria eta 2024ko Euskadiko STEAM saria. Orokieta eskola irekia da, aberatsa aniztasunari dagokionez; izatez, aipamen berezia merezi du komunitate osoak parte hartzea eskolako proiektuen garapenean eta ikastetxearen eguneroko erabakietan.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010