Agrégateur de contenus
Retour Astiko aisiagunea berritua
ZARAUZKO UDALAK ASTI AISIGUNEKO MAHAIAK ETA PARRILAK BERRITU DITU
2020/07/06
Zarauzko Udalak 3.200 euroko inbertsioa egin du Astiko aisigunea hobetzeko. Guztira, lau parrila berri jarri dira, zaharkituak zeudenak ordezkatuz, eta bankuak eta aulkiak konpondu dira.
Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra, Zerbitzuak eta Azpiegiturak zinegotziaren esanetan: “COVID-19aren pandemiaren ondorioz, ezin izan dugu kantina berriaren proiektua aurreikusita genuen bezala bultzatu. Jakina da aurtengo udara desberdina izango dela. Zarauztar askok herrian bertan eta inguruetan pasako dituzte euren opor egunak eta Astiko aisigunea txukundu behar zela argi genuen. Aurten txabola zaharrak kendu eta altzariak berrituta, datorren urtean helduko diogu kantina berriaren zerbitzua martxan jartzeari. Bertakoentzat nahiz bisitarientzat eremu hau erakargarria izango da, ziur”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010