Agrégateur de contenus
Retour Lanpardo Kortazar PO aldaketa
UDALAK BEHIN BETIKO ONARTU DU KORTAZARREN ADINEKOENTZAT ERRESIDENTZIA ETA LANPARDON BABESTUTAKO ETXEBIZITZAK ERAIKITZEKO PLANA


2022/04/01
Zarauzko Udaleko Udalbatzak behin betiko onespena eman zion martxoko osoko bilkuran Lanpardo eta Kortazar guneetarako Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aldaketari. Aldaketa proposamen honek EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bildu udal taldeen aldeko 20 bozka jaso ditu eta Podemos-EQUO-Berdeak taldearen abstentzioa. “Plan Orokorraren aldaketa honek herriari onura ekarriko dioten bi proiektu garrantzitsu ahalbidetuko ditu eta hala ulertu dute bai Udalbatzak eta baita zarauztarrek ere dokumentua jendaurrean azaldu den epean”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.
Aldaketaren behin betiko onespen honek bi gune hauetarako aurreikusiak dauden proiektuak gauzatzeko aurrerapausoa suposatzen du. Lanpardo kaleko partzelan Babes Ofizialeko alokairura bideratutako 25 etxebizitza eraikitzeko lankidetza hitzarmena sinatuta dauka Udalak Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailarekin. “Lanpardo partzelako 25 etxebizitza hauek, Aldapeta, Salberdin eta Iñurritza guneetan gauzatzen ari diren babes maila ezberdineko etxebizitzekin batera, Etxebizitza-Planaren baitan Zarautzen eraikiko diren babestutako 600 etxebizitzen parte dira”, azaldu du Txurrukak.
Kortazarren aldiz, behin betiko onespen honekin, partzela hau ekipamendu publikorako erabilerara zuzenduko da. Aldundiarekin elkarlanean, gune honetan adinekoen egoitza bat eraikitzeko asmoa dago. Aldapetan Santa Ana Fundazioak izango dituen instalazio berriekin batera, Kortazarreko adinekoen zentro honek Zarautzeko adinekoentzat bideratutako beharrezko azpiegiturak indartuko ditu.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010