Agrégateur de contenus

Retour Kultur eskaintza 2024 urtarrila ekaina

Twitter

DATOZEN HILABETEETARAKO KULTUR ESKAINTZA AURKEZTU DU ZARAUZKO UDALAK

2024/01/11

Ekitaldi ugari antolatu ditu Zarauzko Udaleko kultura departamentuak urtarrilean hasi eta ekaina bitarterako.

“Publiko orori zuzendutako ekitaldiz osaturiko kultur eskaintza antolatu dugu zarauztarrentzat”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Eskaintza honen baitan era askotariko kultur disziplinak aurki ditzakegu, hala nola, antzerkia, musika, dantza, erakusketak eta literatura”.  

Modelo Aretoan Gari & Maldanbera taldearen kontzertuak emango dio hasiera denboraldiari urtarrilaren 12an. Garirekin batera oholtzan izango dira Alex Alonso, Oier Aldekoa, Miguel Moyano eta Iker Lauroba.

Ekitaldi guzti hauetarako sarrerak (urtarrilaren 12ko kontzerturako ezik) bihar, urtarrilaren 12an, jarriko dira salgai Modelo Aretoko txarteldegian eta Kutxabanken sarrera salmenta atarian.

Musikarekin jarraituz beste hiru musika emanaldi programatu dira Modelo Aretoan: otsailak 2an, Parekidetasun departamentuak antolatuta, Maitatzeari. Ikuskizun poetiko musikala; martxoak 15ean Iban Urizar, Amorante, musikariaren Harri Herri Har diskoaren aurkezpen kontzertua; eta apirilak 12an Joana Otxoa de Alaiza, Alex Gurrutxaga eta Joxean Goikoetxearen eskutik Txori kantazale, Xabier Leteren ildoan emanaldia.

Bi dantza ikuskizun ere izango ditugu. Alde batetik, Lasala 10 urte ikuskizuna daukagu, Lasala dantza konpainia sortu zenetik hamar urte betetzen dituen honetan, ibilbideko piezarik enblematikoenez gozatzeko aukera izango dugu martxoaren 22an. Eta, bestetik, apirilak 26an, Led Silhouette konpainiak Marcos Morauren zuzendaritza artistikoarekin sortutako Los Perros pasiozko dantza piezaz gozatzeko aukera izango da.

Antzerkiari dagokionez, urtarrilaren 26an Mierda de Ciudad euskal rock erradikalaren mugimendu kontrakulturala eta horri loturako borroka eta musikaren testuinguru historikoa kontatzen duen antzezlana ikusteko aukera izango da Modelon.  Otsailak 23an, Almazenean antzezlana,  Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxagak erretiroa hartzeko dagoen arduradunak eta bere lanpostuan ordezkatuko duenaren arteko gora-beherak errepresentatuko dituzte oholtza gainean. AFAGI elkarteak antolatuta, Martxoak 1ean,  Kulunka Taldearen André eta Dorine izango da. Antzezlan honetan, hitzik esan gabe eta maskararen botereari esker, dramaren eta komediaren, bizitzaren eta heriotzaren, maitasunaren eta ahanzturaren artean ibiliko dira. Maiatzak 3an Xake produkzioak konpainiaren Postdatarik gabeko gutunak lana ikusiko dugu, oholtza ginean Kepa Errasti eta Nerea Ariznabarretak bakarrizketa lagundu bat eskainiko digute. Bukatzeko, ekainak 7an, Mira hadi, Eulalia Abaitua andre-begietan lanean Eulalia Abaituaren bizitzaren pasarte esanguratsuak eta, batez ere, bere argazkirik ikusgarrienak izango dira istorio honen mamia.

Haurrei zuzendutako eskaintzari dagokionez, bost ekitaldi izango dira. Urtarrilak 28an Engruna Teatre konpainiaren Harri salda, Otsailak 25ean Marie de Jongh konpainiaren Bo jauna, martxoak 17an Logela Multimediaren eskutik Anbotoko Mari, Apirilak 28an Cia. Roi Borrallasek Solo eta, amaitzeko, Tomax Abenturak konpainiaren Azken Festa. Azken emanaldi hau Joserra Fachadoren azken lana izango da eta agurra esateko emanaldi berezia prestatu du, Tomax Abenturak konpainiaren ibilbidearen unerik barregarrienak eta ederrenak bildu dituzte. Haurrentzako emanaldiak 16:45tan izango dira.

Erakusketa aretoak egunero egongo dira zabalik 18:00-20:00 ordutegian eta hauexek izango dira:

Sanz Eneako erakusgeletan

  • Urtarrilak 21era arte XXI. Ramón Ignacio Serras Nazioarteko Argazki Mostra.
  • Otsailak 1 – Martxoak 10, Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia.
  • Martxoak 26 -  Maiatzak 26, Argazki Bilera.
  • Maiatzak 30 – Ekainak 30 Arte Ederrak. Ikasleen erakusketa.

Torre Luzeako erakusgelan

  • Urtarrilak 17ra arte Zarauzko Argazkizale Elkartea: Jon Atxutegi.
  • Otsailak 15 – Martxoak 17, Zarauzko txokoak. Artezaleak.
  • Martxoak 26 – Maiatzak 19,  Argazki Bilera.
  • Maiatzak 23 – Ekainak 23,  Zarauzko Argazkizale Elkartea. Taldeko erakusketa.

Merkatuan ere erakusketa izango da martxoaren 18tik apirilaren 8ra, Sabino Arana fundazioaren eskutik Emakumeak aberria eginez erakusketa, hain zuzen ere.

Liburutegitik ohiko diren irakurle taldeak elkartuko dira solasaldietan, euskaraz Nerea Loiolaren gidaritzapean eta gaztelaniaz berriz Slawka Grabowskaren gidaritzapean.

10-12 urte arteko gaztetxoentzat Nerea Loiolak Tximili Kuarteka irakurle-taldea zuzenduko du eta 3-6 urteko haurrentzat Miriam Mendozak Gurasoak ere ipuin kontalari saioak gidatuko ditu liburutegian.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010