Agrégateur de contenus

Retour krisi kabinetea

Twitter

KRISI KABINETEA ERATU DA

2020/03/20

1/2017 Legegintzako Dekretuak, apirilaren 27koak, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, 13.3 artikuluan jarritakoarekin bat etorriz, alkatea da Udaleko babes zibilaren agintari gorena, eta bere gain hartuko du udalerriko sorospeneko eta laguntzako zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa.

Horrenbestez, egungo alarma-egoera honetan, COVID-19 birusak sortu duen osasun-krisiaren egoera kudeatzeko krisi kabinetea eratu da Zarauzko Udalean, alkatetzari laguntzeko helburua duena.

Kabinete hau Alkateak, 1. Alkateordeak, 2. Alkateordeak, Udaleko Idazkari Nagusiak, Kontu-hartzaileak, Herritarren Segurtasuneko Ofizial Arduradunak, Gizarte Zerbitzuetako arduradunak eta Giza Baliabideetako arduradunak osatzen dute.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010