Agrégateur de contenus

Retour Kreditu aldaketa

Twitter

UDALAK 1.576.482,18 EUROKO KREDITU ALDAKETA ONARTU DU PROIEKTU BERRIAK AKTIBATZEKO

2021/05/28

Atzo ospaturiko osoko bilkurak gehiengoz onartu zuen Zarauzko gobernu-taldeak proposatutako kreditu-aldaketaren ekimena. Aldaketa horri esker, 1.576.482,18 € erabili ahal izango dira aurreko ekitaldiko likidazioaren ondoren geratu zen gerakinetik, eta udal-aurrekontuetan sartu da, Zarautzen datozen hilabeteetan gauzatuko diren hainbat proiektu abian jartzeko eta udal-zerbitzuak hobetzen jarraitzeko.

“Kultura, hezkuntza, kirola, herriko eragileak, aisialdia, irisgarritasuna, Zarautz lagunkoiago bat, etxebizitza eta zerbitzuak indartzen jarraitzeko Udal gobernuak kreditu aldaketa hau aurkeztu du” adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Ogasun zinegotziak. “Honi esker, herritar ororen behar eta proposamenak beteko dituzten  proiektuak martxan jarriko dira datozen hilabeteetan Zarautzen".

Aldaketa hau onartu ondoren aktibatuko den proiektuetako bat Astin lehen lursailen erosketa izango da, Udalaren kirol-eremua handitzeko, besteak beste, erabilera anitzeko belar artifizialeko zelai berri bat eta atletismo-pista bat ezartzeko bertan. Era berean, uda honetan, Aritzbatalde kiroldegiko pista nagusia berrituko da, kautxuzko zoru zaharra tarimazko zoru berri batekin aldatuz, eta 175.000 euroko partida bideratuko da horretara.

Halaber, Abendaño 7ko pabiloia egokitzeko 153.000 euroko partida bat aurreikusi da, eta herriko hainbat elkartek biltegi gisa erabili ahal izango dute euren materiala gordetzeko. Gainera, 196.000 euro bideratuko dituzte herriko hainbat gune konpontzeko, hala nola, Vista Alegre, Zelai Ondo eta Langako plazako espaloiak edo malekoiko baranda.

Haur-parkeak berritzea da datozen hilabeteetan gauzatu beharreko beste helburuetako bat. Hemendik urte amaierara bitartean, haur parke horietako lau berrituko dira, eta beste hiru komun publiko autogabigarri gehituko dira, Lapurdi kalean (Musika Eskolaren parean), Itxas Mendin eta Astin jarriko direnak.

Aldaketa honi esker, Udalak Salberdingo R9 partzelaren jabetzaren %100a eskuratu ahal izango du, bertan alokairuko 95 etxebizitza babestu eraiki ahal izateko, Etxebizitzaren Udal Planean zehazten den bezala.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010