Agrégateur de contenus

kooperazio proiektuak Erlo Telebistan

Twitter

ZARAUZKO UDALAK DIRUZ LAGUNDUTAKO KOOPERAZIO PROIEKTUEN INGURUKO EMANALDIA, ERLO TELEBISTAN

2020/12/18

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen aldeko eguna da. Ospakizun hori aitzakia hartuta, kooperazio arlotik urtean zehar diruz lagundutako ekimenen berri ematen zaie herritarrei ekitaldi batean.

Aurten, dagoeneko guztiok ezagutzen ditugun arrazoiengatik, jendaurreko ekitaldia ez egitea erabaki da. Horren ordez telebista emanaldi bat ekoiztu da ERLO TELEBISTArekin elkarlanean. Emanaldi horretan Zarauzko Udalak diruz lagundu dituen proiektuak ezagutzera emango dira.

Telesaioa larunbat honetan izango da, abenduak 19an, 22:00etan.

Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotziaren esanetan: “Zarautz herri solidarioa da, herritarrei laguntza deialdiak egiten zaizkienean Zarautzek gogoz erantzuten du, eta gainera oso herri gutxitan dago bertan dauden Gobernuz Kanpoko Erakundeen sare indartsu eta sendoa. Udaleko nahia, erakunde hauen lana bultzatzea da eta horretarako Udaleko aurrekontu osoaren %0,7a baino gehiago bideratzen da arlo horretara”.

“Aurtengoa urte arraroa izan da, bai guretzat eta baita gurekin elkarlanean aritzen diren Zarauzko GKEentzat ere: haur sahararrak eta ukraniarrak ezin izan dute udan etorri, ez dugu Sahara Gara eguna ospatu eta lankidetza proiektuetan hamaika oztopo gainditu behar izan dira COVID-19 dela eta” adierazi du Elolak.

“Baina zailtasunak ez dira hor bukatu, aurtengoa, beste behin, urte beltza izan da Mediterraneoan, beraien bizitza arriskuan jarrita gurera iristeko ahaleginetan abiatzen diren errefuxiatuen egoera okertu eginda Greziako kanpamenduetan. Aita Mari untzia ere lagundu du Udalak SMHkoek bizitzak salbatu ditzaten” adierazi du kooperazio zinegotziak” bukatu du Elolak.

Esan bezala, telebista programan Udalak diruz lagundutako proiektuak aurkeztuko dira, batzuk hegoaldeko herri pobretuetan egiten direnak  dira, beste batzuk larrialdikoak eta badira Zarautzen egiten diren sentsibilizazio proiektuak ere.

Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuak

GGKE

PROIEKTUA

LEKUA

F. PRIVADA ULLS DEL MON

Begietako osasunaren zerbitzu publikoak jasotzeko eskubidea bermatzea, generoaren eta giza eskubideen ikuspegiarekin

Inhambane Mozambike

CALCUTA ONDOAN GGKE-ONGD

Ibilgailu bat erostea Menni zentrorako (desgaitasun intelektuala eta osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak gizarteratzeko zentroa).

Thiruvananthapuram

India

Sn J. B. KOMENTUA ARANTZAZUKO FRANTZIS.

San Frantzisko Haurren Egoitza handitzea.

 

Bonao. Dominikar Errepublika

ASOC. ONG 3. ADINA 3. MUNDURAKO

Eskolako saneamendua eta gaitzen prebentziorako azpiegitura hobetzea, El Limón auzoan

Guatemala hiria. Guatemala.

ASOC. COLABORACIÓ ESFU. ACOES-ZARAUTZ

Mitch osteko Ciudad España asentamenduan egoera kalteberan dauden haurrek eta gazteek hezkuntza jasotzeko aukera indartzea eta hobetzea

Ciudad España. Honduras

ASOC. COOP. Y DES. FISIO. TXIMELAGUA

Fisioterapia pediatrikoa

Matagalpa- La Dalia Nikaragua

ASOC. EDUCATIVA LA SALLE SAN JOSÉ

Akwaba Etxea: kaleko haurrentzako harrera eta hezkuntza-laguntza

Abidjan

Boli Kosta

ASOC. AMS- MUNDU SOLIDARIOA ELK.

Aukerak Ereiten: Prestakuntza Zentroa eta Etxea, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat

Diriamba

Nikaragua

ASOC. ONG ORI-ZAUTZ

COVID-19aren aurrean Muginako Saint Anne irakaskuntza-zentroko irakasleei ordaintzeko funtsa

Mugina

Ruanda

EUSKAL FONDOA

Saneamendua-zoladura. 415.6 ml-ko galtzada-harria eta 80 ml-ko arekak eta nasak. Barrios Unidos.

Somoto

Nikaragua

 

Zarauzko udalerrian bertan eraldaketa sozialerako heziketa eta sentsibilizazio proiektuak

 

GGKE

PROIEKTUA

CALCUTA ONDOAN, ONGD-GGKE.

 “Behin India” laburmetraia zabaldu eta euskaratzea

ASOC. ONG ORI-ZAUTZ

Kontzientziazio eta elkartasun zarauztarra 2020”

Fundación PROYDE-PROEGA

Etorkizuna eraikitzen dugu: Hezkuntza gure tresna.

 

Ekintza humanitario eta puntualetarako proiektuak

GGKE

PROIEKTUA

NON

ZAPOREAK SOLIDARIOS GARAPENERAKO ELKARTEA

MORIAKO ERREFUXIATU-GUNEKO LARRIALDIAREN aurrean errefuxiatuei elikagai-loteak banatzeko.

Moria (Grezia)

FUNDACIÓN UNICEF – COMITÉ ESPAÑOL

Hegoaldeko herri pobretuetan COVID-19ak haurrengan eragindako ondorioei aurre egiteko.

Leku askotan

ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA-ISH-SMH

Aita Mari itsasontzia berriz itsasoratzeko, derrigorrez egin behar zaizkion konponketak ordaintzen laguntzeko.

Mediterraneo itsasoa

SAHARAUTZ MENDEBALDEKO SAHARAREKIKO ELKARTASUN TALDEA

Sahararen aldeko elikagaien Zarauzko Karabanarako elikagaien eta garbitasun-gaien  erosketa eta garraioa finantzatzeko.

Tinduf

(Aljeria)

 

 

 

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010