Agrégateur de contenus
KOOPERAZIO BISITA LA SALLE ARGENTINA-PARAGUAYTIK
2020/02/18
Urtean zehar, Zarauzko Udaleko Kooperazio arloak bilerak egiten ditu Udalak finantzatzen dituen proiektuen bilakaera gertutik jarraitzeko.
Aste honetan Patxi Elolak, Kooperazioko zinegotziak, Fundación La Salle Argentinako Zuzendaria den Gastón Piconeren bisita jaso du. Udalak urte batzuk daramatza beraiekin elkarlanean.
Argentinatik etorritako ordezkariarekin batera Zarauzko La Salleko zuzendaria Maite Pardina eta ikastetxe honen garapenerako erakundea den Proyde-Proegako arduradunak izan dira: Jose Manuel Agirrezabalaga eta Idoia Azpilikueta.
Fundacion La Sallek, Argentina eta Paraguayen egoera desegokian dauden nerabe eta gazteekin proiektuak egiten dituzte.
Proiektu honek gizarte bazterketa arriskuan dauden gazteak hezkuntza-aukera gehiago izatea du helburu. Horretarako alfabetizazio informatikoari eta teknologia berrien erabilerari garrantzia emango zaio, baita garapen kultural eta pedagogikoari ere. Bertako gazte askok, beraien auzoetatik irtetzeko aukerarik ez dute eta proiektu honekin hezitzaileak formatu eta ordenagailu eta eskola materiala erosteaz gain, museo eta kultur etxeetara bisitak antolatuko dituzte.
“Zarautzen, beti, horrelako proiektuak laguntzen saiatzen gara. 2019.urteko proiektu honentzat 18.000 euroko dirulaguntza eman dio Udalak erakunde honi, proiektuak guztira 45.000ko aurrekontua zuelarik” dio Patxi Elolak, Kooperazio Zinegotziak.
"Ahultasun eta bazterketa testuinguruetan hezkuntza zerbitzua garatu eta baldintza hobeak sortzeko lan egiten dugu” adierazi du Gaston Piconek. "Harreman eta proiektu indartsuen bidez, beste era bateko mundu bat eraikitzearen aldeko apustua egiten dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Zarauzko Udalari eman digun laguntzagatik" esan du argentinarrak.
Idoia Azpilikueta hitzetan, “Paraguay eta Argentinarekin beti harreman handia izan da baina 2015etik hona, proiektu asko Afrikan egin ditugu. Etorkizuneko proiektuaz hizketan ibili dira bileran zehar, “momentu honetan jasotzen ditugun proiektuak aztertzen ari gara eta erabakiak hartuko ditugu gero” dio Azpilikuetak.
Bukatzeko, Maite Pardinak, eskuartean dituzten beste proiektu batzuei buruz aritu da: “Gazte talde batekin Boliviara joango gara laster adibidez”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010