Agrégateur de contenus
Retour komunikatu ON Erlo telebistan
KOMUNIKATU ON PROGRAMAN SORTUTAKO BIDEOAK, ERLO TELEBISTAN IKUSIKO DIRA
2020/06/16
Zarauzko Udalak, herriko gazteek ‘Komunikatu On’ programaren baitan sortu dituzten bideoak, Erlo Telebistan emitituko du.
Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) Immigrazio zinegotziaren esanetan: “ikasleek egindako lanak, hasiera batean Modelo Aretoan aurkeztu nahi genituen baina COVID-19ak sortutako pandemiaren ostean eta kutsadurak sahiesteko, telebista bidez emititzeko aukera ikusi dugu”.
Errefuxiatuen nazioarteko egunean izango da, ekainaren 20ean gaueko 21:30etan.
Kanpotik iritsitako bizilagun berriak nola ikusten ditugun eta komunikabideek horretan nola eragiten duten gaiak jorratu dituzte Zarauzko DBH3 eta DBH4ko ikasleek Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin.
Lizardi, Salbatore Mitxelena eta La Salle ikastetxen lana ikusteko aukera izango da. Antoniano ikastetxean, ordea, ezin izan dute programa egin, pandemiarengatik aurrez aurreko eskolak eten egin behar izan direlako.
Lehenengo fasean ikasleek komunikabide ezberdinak modu kritiko batez aztertu dituzte, eta horrela, etorkinen inguruko estereotipoak eta aurreritziak zalantzan jarri dituzte.
“Bigarren zatian, ikasleak izan dira persona etorkinekiko estereotipoak eta aurreritziak hautsi dituztenak eta hauen errealitatea bideo batzuekin adierazi dute” amaitu du Zorrozuak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010