Agrégateur de contenus

Retour Komun Autogarbigarriak lanak

Twitter

HASI DIRA 9 KOMUN AUTOGARBIGARRI BERRI JARTZEKO URBANIZAZIO LANAK

2023/02/15

Zarauzko Udalak sustatuta, datozen asteetan 9 komun autogarbigarri berri gehituko dira dagoeneko herrian zehar zerbitzuan diren beste 8 komunei. “Komunak erabakitako guneetan jarri ahal izateko, aurrez, hauen azpiegitura ahalbidetzeko lanak egin behar dira”, azaldu du Iban San Martin (EAJ-PNV), Obra eta Zerbitzuen zinegotzi arduradunak.

Dagoeneko hasi dira komun autogarbigarri hauetako lehena Lapurdi kalean ezartzeko urbanizazio lanak, zehazki bertan jarri den haur jolas parke berriaren ondoan. Honekin batera, datozen asteetan gainontzeko kokapenetan ere hasiko dira hiri azpiegiturak ahalbidetzeko lan hauek.

Komun autogarbigarri hauen instalakuntzan Zarauzko Udalak egingo duen inbertsioa 762.862,92 eurokoa (BEZ barne) izango da. Alde batetik, komun hauek ahalbidetzeko obra zibila Construcciones Mariezcurrena SL. enpresari esleitu zaizkio 351.292,69 euroan (BEZ barne) eta, bestetik, komun hauen instalakuntza eta bi urterako mantenua (gaur egun dauden 8 komunen mantenua barne) Aseos Públicos Ibéricos SL. enpresari esleitu zaio 411.570,23 euroan (BEZ barne).

Hauek izango dira 9 komun autogarbigarri berriak ezarriko diren guneak:

-    Lapurdi kalea, haur jolas parkearen ondoan.
-    Herrikosoro kalea, Frantzesbidea zubiaren ondoan.
-    Itxasmendi, kirol gunean.
-    Higer kalea.
-    Mitxelena kalea, Hegoalde kalearen parean.
-    Iñurritzako parkea.
-    Malekoia, Skate Park-aren parean.
-    Asti aisialdi gunea.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010