Agrégateur de contenus

Retour Kiroldegiko sarrera sistema

Twitter

ARITZBATALDE KIROLDEGIAK SARBIDE SISTEMA BERRITUKO DU

2026/09/30

Aritzbatalde kiroldegiak sarbide sistema berrituko du bihartik aurrera, indarrean dagoen araudira egokitzeko. Aldaketa horrekin batera, erabiltzaileek instalazioetara mugikorrarekin sartzeko aukera izango dute, NIK Patrika aplikazioaren bidez. Abuztuaren hasieratik kiroldegiko harreran banatzen ari den txartel fisiko berria ere erabili ahal izango dute.

Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak azaldu duenez, “araudira egokitzeko egin behar dugun aldaketa hau baliatu nahi dugu erabiltzaileen egunerokoa errazteko. Horregatik, sartzeko bi aukera izango dituzte: txartel fisiko berria edo mugikorra. Bakoitzak beretzat erosoena den modua aukeratu ahal izango du”.

Araudia betetzeaz gain, sistema berriak sarbidea azkartzea eta ordu jakin batzuetan sortzen diren jende pilaketak murriztea ditu helburu, kiroldegia erosoago erabiltzeko.

Trantsizioa errazteko, erabiltzaileek azalpenak jasoko dituzte posta elektronikoz, kiroldegiko kartelen bidez eta harreran bertan. Aplikazioa erabiltzen hasi nahi dutenek ere laguntza izango dute.

Informazio gehiago eskuratzeko, Aritzbatalde kiroldegiko harrerara jo edo kirola@zarautz.eus helbidera idatz daiteke.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010