Aritzbatalde Kiroldegiak 2022 urteko urtarriletik aurrera martxan jarriko diren lehorreko ikastaroen eskaintza berria kaleratu du. Eskaintza hau dagoeneko martxan dagoen eskaintzari batzen zaio.
Hala, abenduaren 17tik aurrera (gaur) ikastaro berri hauetan izena emateko aukera zabalduko da, modu presentzialean zein telematikoan (https://kirola.zarautz.eus/a2sportweb/ ).
Informazio gehiagorako Aritzbatalde Kiroldegiko harrerara jo daiteke, telefonoz deitu 943 00 51 23 telefonora edo mezu bat bidali kirola@zarautz.eus helbidera.