Agrégateur de contenus
Retour Kirol Sariak 2022 proposamenak
ZARAUZKO 2022KO KIROL SARIAK AUKERATZEKO PROZESUA, MARTXAN


2022/11/16
2023ko urtarrilaren 27an 2022ko Kirol Sariak banatuko ditu Zarauzko Udalak, Modelo Aretoan ospatuko den ekitaldian. Bi urteko etenaren ostean, kirol arloan herritar aipagarrienak sarituko dira, ondoko kategorietan: emakumezko eta gizonezko kategorian kirolari onenak, emakumezko eta gizonezko kategorian kirol talde onenak, kirol babesletza, entrenatzaile onena eta ‘Kirola Bizi’ saria, boluntarioen lana txalotzen duena.
Hala, Zarauzko Udalak parte hartze prozesua abiatu du herritarrek sari horiek jasotzea merezi duten hautagaiak proposatu ditzaten. Gogoratu ez dela bozketa prozesu bat, proposamenak jasotzekoa baizik.
Proposamenak Aritzbatalde kiroldegiko harreran aurkeztu daitezke idatziz edota posta elektronikoz kirola@zarautz.eus helbidean. Hauek aurkezteko azken eguna abenduaren 10a izango da. Sarituak abenduaren 19ko astean emango dira jakitera.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010