Agrégateur de contenus

Retour Kartel lehiaketa sari banaketa

Twitter

JORGE IGNACIO DAVILA IZAN DA INAUTERIETAKO KARTEL LEHIAKETAREN IRABAZLEA

2022/02/11

Jorge Ignacio Davilak irabazi du 2022ko Euskalduna Tabernak antolaturiko Zarauzko inauterietako kartel lehiaketa ‘Kamuflash’ lanarekin, eta berak jaso du 300 euroko saria. Felix Bordak (Euskalduna Taberna), Ixidor Larrañagak (Jai eta Ekitaldien zinegotzia), Carmen Agirretxek (Artezaleak Elkartea) eta Marisa di Santok (Argazkizale Elkartea) osaturiko epaimahaiak argi eduki du saria Davilari ematerako garaian: “irabazleak xehetasun handiz landu ditu kartela osatzen duten elementuak. Adibidez, konposizioaren erdialdean ageri den kamaleoiak hondartzako toldoen kolore eta zenbakiarekin egindako kapela darama eta, gorputzeko hainbat zati Zarauzko malekoiko eskultura desberdinei erreferentzia egiten dien elementuez osaturik daude”.

Bigarren saria, aldiz, Juan Diego Ingelmo castelloarrarentzat izan da. Facebook bidez bozkatu den Publikoaren Sarian garailea Berta Otxoaerrarte izan da, ‘Sardina Maskarada’ lanarekin eta Euskalduna Tabernan bi pertsonentzako afaria dagokion saria irabazi du. Jaso diren 21 kartel parte hartzaileetatik Otxoaerrarte zarauztarrarena izan da sare sozialetan babes gehien jaso duena.

Sari banaketaren ekitaldian Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak aurtengo Inauterien inguruan Udalak hartu den erabakia azaldu du. “Aurten, zarauztarrok, merezi ditugun Inauteriak ospatu ahal izango ditugu”, jakinarazi du Txurrukak. “Azken asteetako egoeraren hobekuntzarekin eta osasun larrialdiaren amaierarekin bideragarria ikusten dugu Inauteriak ospatu ahal izatea”. Berri honen harira, alkateak adierazi du datorren astean ezagutaraziko dela Inauterietako egitaraua.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010