Agrégateur de contenus

jabetze eskolako ikastaroetan parte hartzeko epea ireki da

Twitter

JABETZE ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

2021/01/07

Gloria Vazquez, Zarauzko Udaleko Parekidetasun zinegotziak (PSE-EE) eta Andrea Diez, Emakumeen* Etxeko dinamizatzaileak Jabetze Eskolako 2021. urteko ikastaroak aurkeztu dituzte.

ZER DA JABETZE ESKOLA?

Jabetze  Eskolak  hausnartzeko,  esperientziak  partekatzeko  eta  elkarrekin  egoteko  espazio  bat eskaintzen digu emakumeoi. Ahalduntzeko leku bat, hau da, bizitza modu autonomo, indartsu eta gugan  konfiantza  izanda  bizitzeko.  Helburua  gizarte  berdinzaleagoa,  bidezkoagoa  eta  anitzagoa lortzea  izango  da.  Horretarako  elkarri  laguntzeko  ahizpatasun-  eta  elkartasun-  sareak  lantzen ditugu. Emakumeen* Etxea emakume guztientzako espazio inklusiboa eta irekia da.

IZEN-EMATEA

Izen-emate epea: 2021ko urtarrilaren 11tik 22ra

Izena emateko moduak:

Zarauzko Emakumeen* Etxean (Nafarroa Kalea, 3) - 943 005 136

emakumeen-etxea@zarautz.eus

www.berdintasunazarautz.wordpress.com

Plazak mugatuak dira. Ikastaroa  egiteko  gutxieneko  pertsona  kopuru  bat  egon  beharko  da  izena  emanda,  eta  hala  ez bada, ikastaroa bertan behera geldituko da. Emakumeen* Etxeak  ikastaroa  egingo  dela  jakinarazten  duenean  ordainduko  da matrikula.

Covid-19a  prebenitzeko  asmoz,  ikastaroek  beharrezko  neurriak  izango  dituzte.

Ikastaroa aurrez-aurre edo online egin ahal izango da. Izen-emate fitxan zehaztuko da zer formatutan jaso nahi den ikastaroa.

Gutxieneko kopurua:  orokorrean 8 pertsona   Gehienezko kopurua:  aurrez-aurrekoan 8 – online 12

Ikastaro guztiak Emakumeen*Etxean izango dira, Ahalduntze digitala izan ezik (KZ gunean).

Aurkezpena, asteartean

Ikastaroen aurkezpena online izango da aurten, eta irakasle bakoitzak bere ikastaroaren nondik norakoak azalduko ditu. Urtarrilaren12an izango da, 19:30etan. Bertan parte hartzeko esteka Parekidetasun Departamentuaren webgunean jarriko da.  

 

IKASTAROEN BERRI JAKITEKO, DESKARGATU HEMEN AZPIKO FITXATEGIA.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010