Agrégateur de contenus

Retour jabetze eskolako ikastaroetan parte hartzeko epea

Twitter

JABETZE ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA, ASTE HONETAN AMAITZEN DA

2021/01/19

ZER DA JABETZE ESKOLA?

Jabetze  Eskolak  hausnartzeko,  esperientziak  partekatzeko  eta  elkarrekin  egoteko  espazio  bat eskaintzen die emakumeoi. Ahalduntzeko leku bat, hau da, bizitza modu autonomo, indartsu eta gugan  konfiantza  izanda  bizitzeko.  Helburua  gizarte  berdinzaleagoa,  bidezkoagoa  eta  anitzagoa lortzea  izango  da.  Horretarako  elkarri  laguntzeko  ahizpatasun-  eta  elkartasun-  sareak  lantzen dira. Emakumeen* Etxea emakume guztientzako espazio inklusiboa eta irekia da.

IZEN-EMATEA

Izen-emate epea: Urtarrilaren 22an amaitzen da.

Izena emateko moduak:

Plazak mugatuak dira. Ikastaroa  egiteko  gutxieneko  pertsona  kopuru  bat  egon  beharko  da  izena  emanda,  eta  hala  ez bada, ikastaroa bertan behera geldituko da. Emakumeen* Etxeak  ikastaroa  egingo  dela  jakinarazten  duenean  ordainduko  da matrikula.

Covid-19a  prebenitzeko  asmoz,  ikastaroek  beharrezko  neurriak  izango  dituzte.

Ikastaroa aurrez-aurre edo online egin ahal izango da. Izen-emate fitxan zehaztuko da zer formatutan jaso nahi den ikastaroa.

Gutxieneko kopurua:  orokorrean 8 pertsona   Gehienezko kopurua:  aurrez-aurrekoan 8 – online 12.

Ikastaro guztiak Emakumeen*Etxean izango dira, Ahalduntze digitala izan ezik (KZ gunean).

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010